ASTEBURUKO AGENDA
– Uztailak 15, larunbata:
FIFA Txapelketa 12:00etan ludotekan.
Hippies & Folk 22:00etan udako terrazan.
– Uztailak 16, igandea:
Eskulanak (eskumuturrekoak) 18:00etan urtebetetze aretoan.
– Uztailak 17, astelehena:
Aterpeak elkartearen estimulazio sentsoriala 18:00etan urtebetetze aretoan.
– Uztailak 18, asteartea:
Lehen sorospenen tailerra 18:00etan padeletik gertu dagoen berdegunean, IDM Medicalekin.
– Uztailak 19, asteazkena,:
Piragua 17:00etan eta 18:00etan, beisbol zelaiaren inguruko ibaiko ontziralekuan.
Beharrezkoa da app-an erreserbatzea 9 urtetik gorako bazkide baten profilarekin.
9 urtetik gorako bazkideei zuzenduta, adin bereko edo gehiagoko beste bazkide batekin joan ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da biek igeri egiten jakitea. Jarduerara joateko bikotea baduzu, bikoteko pertsona bakar batek eman behar du izena.
– Uztailak 20, osteguna:
Udako zinema: Tadeo Jones 3 21:00etan 1. pilotalekuan.
ANTOLAKETA
Bihartik aurrera, Amaya Furgo, ohe elastikoa eta aisialdiko monitoreak berriro egongo dira eskuragarri, eta astelehenetik aurrera, berriz, uretako instalazio guztiak, aldagela orokorretako saunak, gimnasioko aretoko monitorea eta liburutegia.
Ordutegi guztiak kontsultatzeko sakatu hemen.
OSTALARITZA
–Txosna:
Bihartik, uztailaren 15etik, irailaren 3ra arte, astelehenetik igandera, 13:30etatik 19:30era, ibaiaren inguruko udako txosna martxan jarriko da.
–Autozerbitzua:
Bihartik, uztailaren 15etik, irailaren 3ra arte, autozerbitzua eskuragarri egongo da, gizarte-aretoaren ondoko jatetxean. Ordutegia larunbat, igande eta jaiegunetan 13:30etik 16:00etara izango da. Prezioa 12€-koa da, bi plater eta postrearekin eta 7 €-koa plater bat eta postrearekin. Edariak aparte doaz.
UDAKO LEHIAKETAK
-Paella lehiaketa:
Sutegien banaketa ezagutzeko sakatu hemen.
-Argazki lehiaketa:
Animatu argazki lehiaketan parte hartzera eta TABLET bat irabazi ahal izango duzu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
UDAKO JARDUERAK
-Ezeztapenak:
Honako ikastaro hauek bertan behera utzi direla jakinarazten dugu, izena eman duten pertsona gutxi daudelako:
Dronearen pilotajea uztailaren 24tik 28ra.
Lineako irristaketa artistikoa uztailaren 17tik 21era.
Pala uztailaren 24tik 28ra 16:30etik 17:15era.
-Haur igeriketa:
Gogorarazten dizuegu uztailaren 17an, astelehena, uztailaren 17tik abuztuaren 4ra goizez eta arratsaldez egingo den igeriketa ikastaroaren maila proba egingo dela.
UDAKO ALDIZKARIA
Datozen asteetan, etxeetara 2023ko udako aldizkaria iritsiko da, azken urteko jarduera guztiak laburbiltzen dituena eta uda honetarako prestatu den programazio guztiaren berri ematen duena.
Formatu digitalean deskargatzeko sakatu hemen.
KIROL ALBISTEAK
-Igeriketa:
Guztira gure 27 igerilarik parte hartu zuten Nafarroako Junior-absolutu Igeriketa Txapelketan, uztailaren hasieran S.C.D.R. Anaitasunan ospatu zena eta Nafarroako txapeldun bihurtu ziren.
-Igeriketa masterra:
Gure master igerilariek erronkak gainditzen jarraitzen dute, oraingoan igerilekutik kanpo.
Pedro Martinezek oso denbora ona lortu zuen joan den ekainaren 10ean, Cíes uharteak eta San Simon uhartea banatzen dituzten 27 kilometroetan.

Jose M.ª Ilundainek hogeita zortzigarren postuan bukatu zuen Northwest Trimanean (Galizia), 3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42,2 km korrika egin ondoren.

Saioa Zirizak, Raquel Fernándezek, Gonzalo Villarrek eta Mikel Acedok 2023ko Flysch Beltza Zeharkaldian parte hartu zuten. Alberto Segurak ere parte hartu zuen, baina aukerarik luzeena igeri egitera ausartu zen.

Zorionak eta zorte on hurrengoetan!