Zikloturismoa

Zikloturismoa txirrindularitzaren modalitate eta edozein adinetarako askatasunaren sinonimoetako bat da. Aisia, turismoa eta kultura helburu dituen ariketa fisikoa, lehiaketa alde batera utzita, baina nork bere burua gainditzeko motibazioan oinarritutako banakako ahaleginarekin.

Horixe egiten dugu duela urte asko Amayan, txirrindularitza lehiarako asmorik gabe eta bizikleta ariketa fisikorako eta aire zabaleko dibertimendurako bitarteko gisa erabiliz.

Gure filosofia atseginenetako bat da: bizikletaz eta ahaleginaz gozatzea, pedalei abiadura kontrolatuan eraginez. Baita taldekideena eta janari onarena ere, batzuetan energia-barratxoak, gailetak eta gozokiak baino askoz gehiago.

Martxotik urrira, larunbat eta igandeetan irteerak egiten ditugu. Egutegia, atalaren beira-arasan ikusgai dago.

Bizikleta batek eta kilometro askok plazer handia ematen dute.

2024ko Egutegia

Ordezkaria: Iñaki Salinas