Amaya Kirol Hiria udako goizetan etxeko txikienak atsegingarri egon daitezen aukerarik hoberena da. Kirol era hiri kanpaldiak pasa den Ekainan hasi ziren eta datorren Irailaren 8a arte 5 eguneko txandatan jarraituko dute. Neska mutilak bi taldetan banatzen dira adinaren arabera ( 4 urtetik 7ra eta 7 urtetik 12ra) eta 9:00tatik 14:00tara jarduera desberdinetan aritzen dira, hiru begiraleen begipean, gehienez 25 neska-mutil eta gutxienez 10 onartuz txanda bakoitzan onartuz, Fermin Lumbreras, zerbitzuaren arduradunetariko batek honela esaten digu: “ harrera ludotekan egiten da, eta bertan egoten dira txikiak goizeko lehen orduetan, bertan jolasten edota begiraleek prestaturiko eskulan jarduera edo kontu-kontari aritzen dira. Zaharragoen taldea berriz klubak eskaintzen dituen kirol desberdinak probatzen egoten da ordu hauetan, minigolfean jolasten edo ohe elastikoetan jauzi egiten… etb.” Honetaz gain dio: “aste hauetan zehar beste erako ekintzak burutu ditugu, baratzera bisita egin edo antzerki eta inprobisazio tailerrak bezala. Honen helburua neska mutilak goza dezaten da, horrexegatik moldatzen ditugu planak haien gustuen arabera”.
Kanpaldi hauen eguneroko ohituraren barru daude igerilekuan bainatzea edo merenderoan askaltzea, “eta goizaren azken partean txikiak eta handiak elkartzen saiatzen gara, txapelketak, gimkanak eta jokoak antolatuz, adinak nahasten dituzten taldeetan elkartuz eta era honetan elkarren interakzioa lagunduz, eta egia esan denek gozatzen dute elkarrekin.”
Kanpaldia berez 14:00tan bukatzen da, baina badago bertan bazkaltzeko aukera eta horrela 16:00 luzatzen da. Era berean ere haurtzaindegi zerbitzua badago ere goiztiarrentzat, 7:45 tik 9:00tara.
Eska ezazue informazioa bulegoan edo Klubaren bulegoetan eskuragarri dauden deskontuei buruz, bai anai bat baino gehiago inskribatzeagatik, edo txanda oso bat baino gehiagotan inskribatzeagatik. Zure semeak oraindik apuntatu ditzakezu Abuztu osoan zehar eta baita Irailaren lehenengo asterako.



