• 21SEP - 2016

    Pablo Navallas Santos, Amaya KE-aren gerente berria

    Marketing-aren arloan Pablo Navallasek (Iruñea, 1977) duen formazio zabalak eta egin duen bide profesionalak erabakigarriak izan ziren gerente izendatzeko; Orain Amaya KE-ren presidente den José Ramón Azkoitik utzi duen lanpostu hutsa betetzen da horrela. Zuzendaritza batzorde berriaren helburuekin bat egiten du Navallasen profilak; bere egin ditu helburuak eta hauei duen esperientzia erantsiko die.

    Udan zehar lehenengo kontaktuak egin eta gero, aurrez aurre zein erronka dituen azalduko digu, eta baita ikasturte berri honi zein helbururekin helduko dion ere.

    – Nolakoa izan da lanpostu berrian lanean hastea?

    Uda oso bizia izan da; Amayako Batzordearen eta langileen inplikazio handiari esker, klubaren arlo guztiak ezagutu ahal izan ditut denbora gutxian. Gainera, zuzenean ezagutu ahal izan ditut bazkideen eskaera eta iritziak. Amayan jendea zoriontsu dela nabaritu dut eta eskaintzen diren zerbitzu eta instalazioez gozatzen duela. Hala ere, hobetu behar ditugun gauzak daudela badakit, eta erronka berriei heldu beharko diegula. Uda eraikitzailea izan da; horregatik, denbora askoz lanpostuan egonen banintz bezala hasi ahalko naiz lanean udazkenean.

    – Hasiera hauetan, zein da José Ramón Azkoitik, aurreko gerenteak –eta oraingo presidenteak- eman dizkizun aholkuetatik, zein da gehien eskertzen duzuna?

    Hasieratik, Amaya kirolaren, aisialdiaren eta harremanen arloan erreferentzia izateko energia eta ilusioa transmititu zizkidan hasieratik. Bere gogoa, “egunez egun Amaya hobe bat eraikitzea”. Ikuspuntu berbera konpartitzen dugu eta bere esperientzia eta dedikazio handia transmititzen dizkit. Lideratzen duen Batzordea jende prestatuz dago osatua, jende abegitsuz eta zintzoz, duela urte askotatik hona.

    – Irailean gaude dagoeneko eta “ikasturte” berria hasi da. Zein helburu dituzue epe motz eta luzera?

    Instalazioei dagokienez, liburutegiaren kokapen berria estreinatu dugu –txokoaren goiko soilairuan, kultura-aretoan-, eta hemendik gutxira jarduera anitzetarako kirol-aretoa jarriko dugu lehen liburutegia zegoen tokian. Spinning aretoa handitu eta hobetuko dugu eta, irailean zehar, belar artifizial zelaia egiteko eraikuntza-lanetan hasiko gara. Neguko kirol-jardueren egutegia 19an hasiko da eta gure sekzioak hobetzeko lanean ari gara ordezkariekin. Bestalde, familiek elkarrekin gozatzeko kultura-jarduerak antolatuko dira larunbatero, urritik maiatzera.

    – Amayak dituen instalazioek Nafarroako kluben gorenean ezartzen dute. Bide honetan jarraitzeko, inbertsioez aparte, zein beste aspektu jarraitu behar dugu hobetzen?

    Bazkideekin dugun komunikazioa hobetu behar dugu, informatua sentitu dadin eta Amayan gertatzen den guztian parte har dezan. Harritu egin nahi ditugu, detaile bakoitzean hobetu. Modu eraginkorrean erantzun dauden beharrei.

    – Bazkideei ematen ahal diegun berriren bat, iniziatiba berriren bat al dago?

    Hasteko, komunikazio plan baten diseinuan ari gara lanean, honek bazkideen iradokizunak jasotzeko bideak ireki ditzan, web orria erabilgarriagoa izan dadin, online aplikazioaren zerbitzuak gehiago izan daitezen eta newsletterrak bidali ahal ditzaten. Amayaren komunikazio-euskarrietan euskara gehitzen jarraitzen dugu, babesle berrien bila gabiltza eta bazkideentzako abantailak diseinatzen ari gara.

    Epe laburrera, bazkide guztientzako hiru bilera ireki deituko dira, “gaur zertaz hitz eginen dugu?” formatuan. Horrela, urriaren 6an, ostegunean, ostalaritza zerbitzuari buruzko iritziak jasoko ditugu, 20an belarraren erabileraren eta jantokien ingurukoak eta urriaren 31n bazkideentzako 6€ eta 10€ balio duten bonoez hitz eginen dugu. Saioak 20etatik 21etara izanen dira.

    Neguan zehar, horrelako bileretan, bazkideentzako garrantzitsuak diren gai hauek guztiak lantzen jarraituko dugu. Etorkizun hurbilean ikerketa soziologiko bat egitea gustatuko litzaiguke, haien iritziaren inguruko informazio gehiago emanen ligukeena.

    – Kirol-kudeaketaren munduan duzun esperientzia handiak gure klubean kirolari bultzada emateko balioko du?

    Listoia oso altu dago; oso prestatua dagoen jendea dugu gure artean. Erronka ilusioz bizi dut, anbizioz eta erantzukizun handiz. Uste dut nire esperientzia eta Amayako zerbitzuari dedikazioa ematen ahal ditudala, eta niregan jarri den konfiantza bueltan ekarri nahi dut. Seguru nago guztion artean egunez egun hobea den Amaya lortuko dugula.

    – Zure kudeaketak zein arrasto uztea gustatuko litzaizuke?

    Amayaren parte diren pertsona guztiekin koherente izatea gustatuko litzaidake, sentsibilitate guztiei arreta jartzea, Batzordeari markatu dituen erronka guztiak betetzen laguntzea eta planteatzen zaizkigun behar berriei erantzutea.

     

     DATU PERTSONALAK

    – Pablo Navallas Santos

    – Adina: 38

    – Ezkondua, bi seme-alabarekin

    – Ikasketak: Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatura (96-00), Marketing Executive eta Erosketen Zuzendaritzan Masterra, E-commerce eta Online Marketingean Masterra (IEE eta Deustuko Unibertsitatea):

    – Aurretik izandako lanak:

    • “Gipuzkoa Basket” ACBko saskibaloi taldean Marketing eta Komunikazio zuzendaria (2005-2016ko ekaina).
    • ASDE, Kirol-marketinean eta ekitaldietan espezializatutako Kirol-Aholkularitza: Osasuna, Portland San Antonio, Lizarrako Itxako eta Anaitasuna. 98-99, 99-00 eta 2004-2005.
    • Donostian, marketing eta komunikazio zuzendaria hainbat kirol ekitalditan: “Donosti Cup 02 eta 03” Nazioarteko txapelketa eta Veteranos Indoor 03 Europako Atletismo Txapelketa.

    pablo2 pablo1