Noticias

JADANIK MARTXAN DAGO FUTBOL-ZELAI BERRIA

Dec 1, 2016

Futbol sekzioko taldeak hasi dira belar-artifizialeko futbol-zelai berrian entrenatzen. 9000 metro karratuko azalera duen azken belaunaldiko zelaiak, futbol 11ko futbol-zelai bat eta futbol 8ko bi futbol-zelai ditu. Atzo arratsaldean, jokalarien aurpegiek poza haundia adierazten zuten futbol zelaira atera zirenean. Amayak adierazten duen poza bera, bere bazkideek instalazio berri honetan futbolaz disfrutatu ahal izango baitute.

Abenduak 18an, igandearekin, futbol-zelaiaren inaugurazioa egingo da 11.30etan. Bertan, lagunarteko futbol jarduna izango dugu, Amaya K.Hko jokalari zahar eta Osasuna KA zaharren artean. Partidua hasi baino lehenago beheko kategorien aurkezpena izango dugu. Eta sortu berri den “Amaya Abesbatzaren” lehenengo emaldia entzungo dugu. Geroxeago Txoko-askaldegian aperitiboa. Ekitaldia bazkide guztientzat irekia izango da, eta bertan nahi duguna da klubaren istorioan zehar futbol sekzioan bere ahalagina eta dedikazioa prestatu duten pertsonak bildu eta hauei omenaldia eskaini.

img_8619

Futbol-zelai berriaren erabilera-arauak

Futbol zelaiaren sartzea futbolean aritzeko libre izango da bazkideentzat, entrenamenduak edo futbol sekzioko partiduak ez dauden bitartean. Sarbidea arrapaletatik egingo da. Era berean, alokairu prezioa ezarri da talde antolatuentzat (haren kontzeptua, erreserba eta erabilpena, argia eta aldagelen erabilera izango da).

Prezioak web orrian kontsultatu ahal izango dira, Futbol-zelaiaren (kirol instalazioak)arautegia atalean.

Futbol-zelai eta ordutegiak libre izatekoan eskatu diguten beste klub-ei alokatuko zaie.

Erabiltzaile guztiei eskatzen dizuegu instalazioen erabilpen egokia egitea, mantentze lanak erraztu arren: Debekatua dago aluminioudun tako duten botak erabiltzea, jan, edan eta erretzea belardian edota harmailetatik edozer jaurtitzea, hau belar artifiziala hondatu dezake eta.