INSTALAZIOEN IREKITZE PARTZIALA

INSTALAZIOEN IREKITZE PARTZIALA

Apr 13, 2018

Bihar apirilak 14, larunbatarekin, AMAYA KHko instalazioak partzialki irekiko dira. Bazkideak gimnasio, aldagela, padel-pista, txoko, jarduera areto eta taberna-kafetegira sartu ahal izango dira. 9:30etako Zumba jarduera normaltasunarekin emango da. Larunbat arratsalde eta igande goizean, GAF aretoan, Emakumezko Soinketa Artistiko Nafar Txapelketa ospatuko da. 18:00etan Eskulanak familian ekintza  egingo da.

Apirilak 16, astelehenatik aurrera jarduerak, multi-jarduera bonoa, liburutegia, ludoteka, eta beste zerbitzuak (masaje, fisioterapia, hile-apaindegia, dietetika eta entrenamendu pertsonalak) hasiko dira. Belar artifizialeko futbol-zelaia, frontoiak eta tenis-pistak erabili ahal izango dira (Klimatologiaren arabera).

Ibaiaren ur- goraldiak, 25 eta 50 metroko igerilekuak eta squash-pistak hondatu egin ditu. Aurrekusita dagoen bezala, dena ondo baldin badoa, igeriketa kurtso guztiak apirilak 19tik aurrera 25 metroko igerilekuan antolatuko dira.

Mantentze lankide guztiei eskertzen diegu izan duten ahalegin eta parte-hartzea. Honen ondorioa izango baita jarduera guztiak denboraldi murriztuan irekitzea. Era berean, bazkideak izan duten laguntza eta elkar ulertzea eskertu nahi dugu.

Asteburuko beste jarduerei buruz berri ematen dizuegu:

Larunbata 14
.ZIKLOTURISMO
Cizur – Garés – Pamplona
9:00 Amaya HK

Igandea 15
.PADEL Copa Reino 11-13 h.

.ZIKLOTURISMO
Pamplona – Guirgillano – Pamplona
9:00   Amaya HK

. MENDIA
Fuga de Ezkaba – 4ª Sorogáin-Urepel
– 7:45h – Amaya HK
– 8:00h – Tres Reyes Hotela
Igandea 22: Igal – Bioleta (1.405m.) – Igal
Ezinbestekoa da bulegoetan, orduak 18:00-etarako ostiralero baino lehen, apuntatzea.