HAUTESKUNDE BATZORDEA ETA HAUTESKUNDE DEIALDIA

HAUTESKUNDE BATZORDEA ETA HAUTESKUNDE DEIALDIA

Apr 30, 2024

HAUTESKUNDE BATZORDEAREN ERAKETA

Onartutakoarekin bat etorriz, joan den larunbatean, 2024ko apirilaren 27an, Ez-ohiko Batzar Nagusian, atzo, apirilaren 29an, Hauteskunde Batzordea eratu zen, Amaya Kirol Hiriko hiru ordezkariekin, lehendakari oihak izan direnak, José Luis Esteban Estevez jauna, Luis Moreno Martínez jauna eta Javier Conde Zandueta jauna, Estatutuetako 73. Artikuluak zehazten duen funtzioarekin, hauteskunde prozesuko egintzak burutu eta behar bezala funtzionatzen dela zaintzea, bukatu arte.

ZUZENDARITZA BATZORDEA AUKERATZEKO DEIALDIA

Indarrean dauden Estatutu Sozialetako 71. Artikuluarekin eta horiekin bat direnekin bat etorriz, Hauteskunde Batzordeak Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeetarako deia egiten du.
Hauteskundeak 2024ko ekainaren 1ean, larunbatarekin, egingo dira helbide sozialean Beloso kalea, zk/g.09:00etatik 21:00ak arteko ordutegi bitartean.
Hautagaiak idatziz aurkeztuko dira elkartearen bulegoetan, 2024ko maiatzaren 14ko19:15ak baino lehen.
Kandidatura bakoitzean hura osatzen duten kideen izenak adierazi beharko dira (51. Artikuluak dio, gutxienez bost kide eta gehienez bederatzi), eta lehendakaritza nork izango duen adieraziko da.
Aurkezpen-agiria hautagaitzako persona guztiek sinatu beharko dute eta idatzizko hauteskunde-programa definituta, sinatuta eta abalatuta izan beharko du.
Balio osoz eratutako hautagai-zerrendak onartu ondoren, boto-eskubidea duten bazkideei Elkartearen komunikabideen bidez jakinaraziko zaie.
Hautagai-zerrenda bat baino gehiago egonez gero, hauteskunde-propaganda egin ahal izango dute, Hauteskunde Batzordeak gainbegiratuta, 2024ko maiatzaren 17tik (ostirala) 30era (osteguna), hauteskundeen bezperan, eta 2024ko maiatzaren 31 (ostirala) hausnarketa-egun gisa hartuko da.

Pribatutasunaren laburpena

Hirugarrenen cookie analitikoak (Google) erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-ohituretan oinarritutako profilak egiteko.