GAURKOTASUNA URRIAREN 2AN

GAURKOTASUNA URRIAREN 2AN

Oct 2, 2026

AMAYA KANTUZ ABESBATZA
Urriaren 5etik aurrera astelehenero 18:30etatik 20:00etara Amaya Kantuz abesbatzaren entseguei ekingo zaie berriro areto sozialean.
Taldean parte hartu nahi dutenek hainbat estilotako piezak abestu ditzakete, gaztelaniaz zein euskaraz, hainbat ahotsetan interpretatuta.
Ordutegi horretan, areto soziala kultur jarduera horretarako erreserbatuta dago.

ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:

Asteburuko datak ezagutzeko klikatu hemen.
Neguko denboraldian, bazkide ez diren pertsonak ate nagusitik sartu beharko dira instalazioetara, eta bertan egingo da dagokion sarbide kontrola. Kirol lehiaketa edo ekitaldi desberdinak egiten diren egunetan, udako garita gaituko da, eta sarbide kontroleko langileak izango ditu, parte hartzaileen eta laguntzaileen sarrera errazteko eta kudeatzeko.

ZERBITZUAK
– Ostalaritza:

Neguko eskaintza gastronomikoa ezagutzeko klikatu hemen.

SAIO BIRTUALAK
– Spinning:

Datorren asteko plangintza ezagutzeko klikatu hemen.
– Jarduera anitzeko gela:

Datorren asteko plangintza ezagutzeko klikatu hemen.

AEDONA BEHOBIA – DONOSTIA 2026 AUTOBUSA
Aurten ere, AEDONAk joan-etorriko autobusa antolatu du Iruñetik, azaroaren 8an, igandean, Behobia-Donostia lasterketa korritzeko.
Ahaztu autoa, joan-etorriak eta aparkalekua. Zu ibili lasterketaz gozatzen.
– Irteera Iruñetik: 7:30
– Behobiara iristea: 8:45
– Itzulera Donostiatik: 15:30
– Prezioa: 18,50 € joan-etorria
Zure tokia erreserbatzeko, bete aurreinskripzio inprimakia esteka honen bidez:
https://us.list-manage.com/14vn1oIHbl0?e=d171960fb0&c2id=cff4794db3db5e549b8d97d76f98707d
Ondoren, posta elektronikoz jasoko dituzu ordainketa egiteko eta zure tokia behin betiko baieztatzeko beharrezkoak diren datuak.
Izena emateko epea azaroaren 4ra arte egongo da zabalik.