GAURKOTASUNA MARTXOAREN 21EAN

GAURKOTASUNA MARTXOAREN 21EAN

Mar 21, 2025

ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:
Seinaleak ezagutzeko klikatu hemen.
– Laser tag:
Bihar, larunbata, “laser tag” jarduera egingo da patinodromoan, 9 eta 13 urte bitartekoentzat, 17:30etik 20:00etara.
14 urtetik gorakoentzako Paintball jarduera bertan behera geratu da, izena eman duten pertsonak falta direlako.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 653 973 759 telefonora.

ZERBITZUAK
– Ostalaritza:
Eskaintza gastronomiko berria ezagutzeko klikatu hemen.
Ospatu zure jaunartzea Amaya Kirol Hirian.
Ezagutu hemen ostalaritza zerbitzuak diseinatutako jaunartza-menuen proposamenak.

– Ludoteka:
Martxoaren 25ean, asteartearekin, “Ekiloreak” izeneko tailerra egingo da. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren erabiltzailearekin online izena ematea (3 urtetik 12 urtera). Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiralearen ikuskaritzapean dauden haurrentzako prezioa 1,50 €/ ordu da.
Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.
Martxoaren 26an, asteazkena, ludoteka itxita egongo da.

– Amaya Furgo:
Martxoaren 24an, astelehena, lehen zerbitzua 10:30ean hasiko da.

SPINNING BIRTUALA
Datorren asteko plangintza ezagutzeko klikatu hemen.

UNIBERTSITATEKO KARPA
Martxoaren 28an, ostirala, unibertsitateko karpa eginen da gure instalazioetan. Hori dela eta, martxoaren 24tik apirilaren 2ra patinodromoa itxita egongo da, eta karpa egunean ibaiaren sarbidea eta patinodromoaren ondoan dagoen aparkalekua desgaituta egongo dira.

ASTE SANTUKO PROGRAMAZIOA
Jolas eta futbol kanpamenduen antolaketa ezagutzeko klikatu hemen.

AMAYA KANTUZ ABESBATZAKO PARTAIDE IZAN ZAITEZ
Abestea gustuko duten pertsona guztiei Amaya Kantuz Abesbatzako kide izatera animatzen zaie.
Entseguak astelehenero egiten dira, 19:00etatik 20:00etara, Batzar Aretoan.
Interesdunek mezu elektroniko bat bidali dezakete info@cdamaya.com helbidera, eta Carlos Arroqui ataleko ordezkariarekin harremanetan jartzeko.

Pribatutasunaren laburpena

Hirugarrenen cookie analitikoak (Google) erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-ohituretan oinarritutako profilak egiteko.