OHIKO BATZAR NAGUSIA
Maiatzaren 2an, larunbata, Ohiko Batzar Nagusia egin zen, eta bertan 26 bazkidek eta 6 ordezkarik parte hartu zuten.
2025eko ekitaldiaren likidazioa aho batez onartu zen, eta 2026rako aurrekontu-proposamenak abstentzio bat izan zuen.
Batzarraren laburpena ezagutzeko, egin klik hemen.

KIROL JARDUERETAKO ARETOEN HOBEKUNTZA
Ekainaren 13tik uztailaren 31ra bitartean, kirol jardueretarako aretoetan hainbat hobekuntza egingo dira, 0, 1, GAF, arte martzialak, spinning eta jarduera anitzeko aretoetarako helarazitako eskaerei erantzunez.
Aurreikusitako lanen artean daude honakoak: klimatizazio eta berokuntza sistema berri baten instalazioa, pintura integrala, argiztapena LED sistemara berritzea, estoreak jartzea, armairuak berritzea, beharrezkoak diren bozgorailuak berrikusi eta ordezkatzea, GAF aretoaren eta arte martzialen aretoaren arteko horma finkoa konpontzea, eta spinning zein jarduera anitzeko aretoetako leiho metalikoak aldatzea, besteak beste.
Jarduketa hauei esker, aretoen erosotasun termikoa eta ingurumen-kalitatea hobetuko dira, baita argiztapena eta akustika optimizatu ere, kirola egitean esperientzia atseginagoa sustatuz. Era berean, espazioak modernizatzen eta berritzen lagunduko dute, haien izaera mantenduz, egungo beharretara egokituz eta funtzionaltasuna hobetuz.
Aurreikusitako aurrekontua 210.413 €-koa da (BEZa barne).

KALISTENIA INSTALAZIOA
Uztailaren erdialderako aurreikusita dago kalistenia gune berri bat jartzea eraikin nagusiko terrazan, solariumaren ondoan.
Ekipamendua honako hauek osatuko dute: monkey bar bat, horma suediarra, abdominaletarako bankua, hainbat barra multzo (dominadak egitekoak, “suge” motakoak, paralela baxuak eta altuak), jauzi-plataforma eta eraztunak.
Kirol ekipamendu berri honek egungo eskaintza zabalduko du, hainbat bazkidek eskatzen zuten modalitate bat txertatuz. Instalazioa entrenamendu funtzionalaren egungo joerekin bat dator, eta gorputzaren pisua erabiliz indarra, koordinazioa, mugikortasuna eta erresistentzia modu integralean lantzeko aukera emango du.
Gainera, pertsonen arteko harremanak sustatzeko gune berria izango da, komunitatea indartuz eta balio hauek bultzatuz: norbere burua gainditzea, iraunkortasuna eta elkarlana.
Inbertsioa 50.897 €-koa da (BEZa barne), eta barne hartzen ditu ekipamendua, kirol-zorua, hesia eta sarbide-atea (14 urtetik gorakoentzat, gutxienez 1,40 m-ko altuerarekin).
Datozen komunikazioetan jakinaraziko dira instalazioaren exekuzio-datak, baita antolaketa-alderdiak eta erabilera-araudia ere.

