ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:
Seinaleak ezagutzeko klikatu hemen.
BULEGOAREN ORDUTEGIA FORU ZUBIAN
Abenduaren 4an, osteguna, eta 5ean, ostirala, bulegoa 09:00etatik 15:00etara zabalik egongo da.
GABONETAKO PROGRAMAZIOA
Gabonak hurbiltzen ari dira eta egun seinalatu hauetarako, kanpamentu ludikoak, futbol kanpamenduak, kirol jarduerak, eguberri festa, antzerkiak, eskulanak, steam dibertigarria eta familia osoarentzako ipuin kontaketak izango dituen programazioa prestatu da.
Programazioa ezagutzeko klikatu hemen.
ZERBITZUAK
– Ostalaritza:
Asteburu honetan, futbol txosna larunbatean 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egongo da irekita, eta igandean 10:15etik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.
Erreserbatu enpresako otorduak Amaya Kirol Hirian!

Neguko eskaintza gastronomikoa ezagutzeko klikatu hemen.
Erreserbak telefonoz egin daitezke 650 585 301 telefonoan edo esteka honen bidez:
https://bookings.agorapos.com/reservas/widget/1843/calendar/e047173c1e6e8a8476eecad7f7a95e4b168b42e7
– Ludoteka:
Abenduaren 2an, asteartea, tailer bat egingo da, “Árbol de Navidad” izeneko eskulana lantzeko. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren erabiltzailearekin online izena ematea (3 urtetik 12 urtera). Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiralearen ikuskaritzapean dauden haurrentzako prezioa 1,50 €/ ordu da.
Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.
– Ile-apaindegia:
Ile-apaindegia itxita egongo da abenduaren 1etik 8ra egongo da, biak barne.
SPINNING BIRTUALA
Datorren asteko plangintza ezagutzeko klikatu hemen.
GRABAZIOAK ETA ARGAZKIAK
Pertsona guztiei gogorarazten zaie, edozein instalaziotan grabazioak edo argazkiak egitean, beren berariazko baimena eman ez duten pertsonak agertzen ez direla ziurtatu beharko dutela, haien intimitatea eta grabatu edo argazkirik ez ateratzeko eskubidea bermatzeko.
IBAIKO SARBIDEA
Atakatik sartzeko bideak (bizikleta eta silletentzat) zerbitzutik kanpo jarraitzen du. Gorabehera ahalik eta azkarren konpontzeko lanean ari gara. Barkatu eragozpenak.
ACS PLAKAK DESMUNTATZEA
Abenduaren 1etik aurrera, 2000. urtean instalatu ziren eraikin nagusiko bi estalkitan dauden ur bero sanitarioko plakak desmuntatuko dira. Jarduera honen arrazoia da plaka horiek jada ez direla eraginkorrak.
Birziklatzearen kudeaketa horretarako ziurtatutako enpresa batek egingo du, erretiratutako materialaren tratamendu eta aprobetxamendu egokia bermatuz.
HAURRENTZAKO ASKALDEGIA ERABERRITZEA
Abenduaren 1etik aurrera haurrentzako askaldegia eraberritzeko lanak hasiko dira.
Behe-tentsioko transformadore zaharra eraitsiko da, eta espazio berri bat sortuko da harraskekin, mikrouhin-labeen gunearekin, egur-biltegiarekin, dutxekin, komun egokituekin eta zaborrontzietarako gunearekin. Era berean, egungo txapen ordez sandwich panelak jarriko dira estalki guztietan, horien egitura margotuko da eta egungo galdara garbia hobetuko da.
Jarduketaren azken aurrekontua 177.186 €-koa da (BEZa barne).

AMAYA KIROL HIRIKO LAN ETA ZERGA ARLOKO ARDURADUNA HAUTATZEKO PROZESUA
Amaya Kirol Hiriak lanerako eta lan egonkortasunerako aukera interesgarria eskaintzen du:
Administrazio sailetako lan eta zerga arloan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duen pertsona bat bilatzen da, jarrera handikoa, erabakitzailea eta taldean eta publikoari begira lan egiteko gaitasuna duena.
Profila:
– Enpresen administrazio eta zuzendaritzako, ekonomiako, lan-harremanetako eta giza baliabideetako prestakuntza.
– Lan- eta zerga-legeria betetzen dela bermatzea.
– Lan arloko funtzioak kudeatzea: kontratuak, altak eta bajak, kotizazioak, egutegiak, nominak, etab.
– Aholkularitzari informazioa bidaltzea zergak egiteko (BEZ, PFEZ, sozietateen gaineko zerga, etab.).
– Euskara jakitea baloratuko da.
Baldintzak:
Kontratua: erretiro partzialagatiko txanda-kontratua, lanaldi osokoa eta mugagabea.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera goizez eta goizez eta arratsaldez. Aste batean lanaldi jarraitua goizez (7:30etik 15:00etara) eta beste astean lanaldi zatitua goizez eta arratsaldez (9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:36ra).
Soldata: profilaren arabera hitzartu beharrekoa.
Prozesuak langileak hautatzeko enpresa baten aholkularitza izango du.
Interesa dutenek 2025eko abenduaren 5a baino lehen bidali beharko dute CVa, helbide honetara: asantos@irunaempleo.com
2025eko GABONETAKO XIV. HAUR LASTERKETA
Abenduaren 20an, larunbata, Gabonetako XIV. Haur Lasterketa Zitadelan egingo da, ASVONA Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkarteak antolatuta.

