GAURKOTASUNA APIRILAREN 22AN

GAURKOTASUNA APIRILAREN 22AN

Apr 22, 2022

ASTEBURUKO AGENDA
– Teatro Firulete:
Bihar, larunbatarekin, 18:00etan 0 aretoan, antzerkiaz gozatzeko aukera izango da “FIRULETE”: BLUE BLUE! BLA BLA!
 Familia-zinema euskaraz: “Terra Willy, planeta desconocido”
Igandean, 18:00etan 0 aretoan El domingo a las 18:00 horas en la Sala 0, “Terra Willy, planeta desconocido” filma euskaraz proiektatuko da.
– Beisbol:
Partiden berri izateko, sakatu hemen.
-Fútbol:
Partiden berri izateko, sakatu hemen.

OSTALARITZA
Ostalaritza zerbitzuko menuak ezagutzeko, sakatu hemen.
Ogitarteko desberdinak, konboak, plater konbinatuak eta behi-hanburgesa bereziak ditugu.

BORROKA-ARTEEN GELAN ATEA IREKITZEAREN ONDORIOZKO UKIPENA
Eraikin berriaren sarrerako korridorean ate berri bat irekiko dela eta, borroka-arteen gelako berogailuak ez du funtzionatuko hurrengo egunetan.

OHIKO BATZARRAREN DEIALDIA GOGORARAZTEA
Indarrean dauden Estatutu Sozialen 48. artikuluaren arabera, AMAYA KIROL HIRIKO lehendakariak BAZKIDEEN OHIKO BATZAR OROKORRA deitu du. Batzar hori maiatzaren 7anlarunbata, izango da, egoitza sozialean (Beloso kalea, z/g), goizeko 09:30ean, lehengo deialdian, eta 10:00etan bigarrenean, honako gai-zerrendarekin:

  1. Lehendakariaren Txostena.
  2. 2021aren jardueren memoria.
  3. Aurreko ekitaldiaren kitapena. 2021aren diru sarrera eta gastu kontuen proposamena eta bere kasuan onespena.
  4. 2022rako jardueren egitaraua.
  5. Proposamena eta, bere kasuan, 2022rako mantenu kuoten onespena.
  6. Proposamena eta, bere kasuan, 2022rako diru sarrera eta gastu aurrekontuaren onespena.
  7. Galde-eskaerak.

Ohar honen argitalpenaren ondoren, maiatzaren 7ko batzarran ikusiko diren gai ekonomikoei buruzko informazioa Amayako bulegoan bazkide guztientzat izango da eskuragai.
Batzarraren edukiera antolatzeko, akreditazioa maiatzaren 5a baino lehen baieztatu beharko da.
Botoa egiaztatu edo eskuordetzeko, sakatu hemen.

KIROL NUTRIZIOARI BURUZKO HITZALDIA
Maiatzaren 19an, 18:00etan, Iratxe Etxalekuk, Igeriketa Artistikoko taldeko entrenatzaileak, kirol-elikadurari buruzko hitzaldia emango du Gizarte Aretoan. Joateko, beharrezkoa da zure plaza app-ean erreserbatzea edo 948 24 65 94 telefonora deitzea.

TAILERRA: “BIZKARREKO MINA. AURRE EGITE AKTIBOA”
Zure kabuz eta betiko, zure bizkarreko minak maneiatzen eta gainditzen ikasi, minaren seinalea eragiten duten barne-mekanismoak ezagutuz eta mugimenduari esker minaren ondorioz galdutako funtzioak berreskuratzeko.
Tailerra, Ibai Barónek (lesioen eta patologien tratamenduen zerbitzuaren arduraduna) eta Dinamikak (minean adituak diren fisioterapeutak) emango dute.
Tailerra apirilaren 29an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara Areto Sozialean izango da. Tailerraren prezioa 20€-koa izango da Amayako bazkideentzat eta 30€-koa bazkide ez direnentzat.
Tailerrean izena emateko, info@remuevetudolor.com helbidera mezu bat bidali edo Ibairekin harremanetan jarri (Telefonoa: 630 001 673).