UDA 2021
Aisialdiko agenda
– Gaur, 18:00etan, patinodromoan, “Un viaje de ilusión” MAGIA IKUSKIZUNA izango da.
– Bihar, larunbata, 22:00etan, udako terrazan, “Trío Trévole” taldearen MUSIKAz gozatzeko aukera dago.
– Igandean, urtebetetze aretoan, aisialdiko begiraleek GYNKANA bat antolatuko dute.
– Astelehenean, hilak 9, 18:00etan, urtebetetze gelan, Ilundain Fundazioaren ATERPEAK proiektuaren ornitologiaren hastapen saio bat egingo da. Parte hartzeko, app-aren bidez edo bulegoetan eman behar da izena.
– Asteartean, hilak 10, 18:00etan, txoko atzeko berdegunean Ines Bengoaren IPUIN-KONTAKETEZ gozatzeko aukera izango da.
– Asteazkenean, hilak 11, bi txandatan (18:00etan eta 19:00etan), PADDLE SURF: ARGA IBAIAZ GOZATU jarduera, beisbol zelaiaren atzealdean dagoen behin-behineko ontziralekuan egingo da.
– Ostegunean, hilak 12, lehenengo pilotalekuan, 21:00etan, UDAKO ZINEMAren barruan “Hechizados” filma proiektatuko da.
Abuztuko kirol jarduerak
Gogoratzen dizuegu abuztuan helduentzako hainbat diziplinatako 48 saio eta 14 urtetik aurrerako bazkideentzako 12 saio eskaintzen direla astero. Eskaintza guztia ikusteko, sakatu hemen.
Jarduerak doakoak dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Bertaratzea iristen den ordenaren araberakoa izango da, jarduera bakoitzerako edukiera bete arte.
Argazki lehiaketako irabazleak
Bazkide guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu aurtengo argazki lehiaketan parte hartzeagatik. Era berean, Jorge Casi Goñi bazkideari zorionak ematen dizkiogu, argazki irabazlea egin baitu “DISFRUTANDO DEL VERANO TRAS UN INVIERNO DE TORMENTA” eta Miren Elorza Alonsori bigarren postua irabazteagatik, “AMAYA SIEMPRE EN PIE – AMAYA BETI ZUTIK” argazkiarekin.
Lan irabazlea 2022ko udako aldizkariaren azala izango da eta kontserben lote bat irabaziko du. Bigarren postuko lana, 2022ko udako liburuxkaren azala izango da.

Argazki irabazlea. “DISFRUTANDO DEL VERANO TRAS UN INVIERNO DE TORMENTA”

Bigarren postuko argazkia. “AMAYA SIEMPRE EN PIE – AMAYA BETI ZUTIK”.
2021 Padeleko torneo soziala
Abuztuaren 23tik 29ra Amayako Padel txapelketa soziala izango da. Izen-emateak padelcdamaya@gmail.com helbidearen bidez egingo dira abuztuaren 18ra arte. Kartela kontsultatzeko, sakatu hemen.
AHOLKU OSASUNGARRIAK
Ibai Baronek lesioak sendatzeko prozesuari buruzko artikulua prestatu du. Irakurtzeko sakatu hemen. Gainera, edozein zalantza, kontsulta edo gai interesgarri argitzeko aukera ematen du, infoibaibaron@gmail.com helbidera idatziz.
