22-23 NEGUKO JARDUERAK ETA BONUAK
Abuztuaren 29an, astelehena, bazkideentzako 2022-2023 kirol eta kultur jardueretan izena emateko epea hasiko da, irailaren 4ra arte, igandea. Webgunetik edo App-etik eskaerak egiteko, jarduera egin nahi duen pertsonaren erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu behar da (adingabeek beren profilarekin egin beharko dute).
Bete gabeko plazak badaude, bazkide ez diren pertsonek eta nahi duten bazkideek izena eman ahal izango dute irailaren 5etik 9ra, telefonoz edo bulegoan bertan.
Dokumentu osoa deskargatzeko sakatu hemen.
UDAKO AGENDA
– Abuztuak 19, ostirala:
Txiringuito. Erre Produkzioak. 18:00 – 1. Pilotalekua.
– Abuztuak 20, larunbata:
Puzgarriak. Disniruña. 11:00-13:30 eta 16:30-19:00 – Patinodromoa eta igerilekua.
Osasuna-Cadiz. 17:30 – Udako terraza eta Areto Soziala.
No more blues. 22:00 – Udako terraza.
– Abuztuak 21, igandea:
Gerra ur-pistolekin. Aisialdiko monitoreak. 18:00 – Urtebetetze aretoa.
– Abuztuak 22, astelehena:
Hiriko Kulki Parkea. 16:00-20:00 – Patinodromoa.
– Abuztuak 23, asteartea:
Natura ibilbidea. Aterpeak. 18:00 – Urtebetetze aretoa.
– Abuztuak 24, asteazkena:
Arte dibertigarria. 18:00 – Txokoaren atzealdeko berdegunea. Beharrezkoa da aplikazioan erreserbatzea, 4 eta 12 urte bitarteko bazkide baten profilarekin.
Paddle Surf – Gozatu Arga ibaiaz. 18:00 eta 19:00 – Ibai aldeko ontziralekua. Beharrezkoa da aplikazioan erreserbatzea, 6 urtetik gorako bazkide baten profilarekin.
– Abuztuak 25, osteguna:
Aquagym. 18:00 – Olatuen igerilekua.
Udako zinema. 21:00 – 1. Pilotalekua.
UDAKO ALDAGELAK FUTBOL-ZELAIKO HARMAILEN AZPIAN
Amaya.K.H.-C.D.Cirauquiren arteko Kopako partida dela eta, gaur futbol zelaiko harmailen azpiko 2. eta 3. aldagelak itxita egongo dira. Barkatu eragozpenak.
AURPEGI-EZAGUTZAREN BIDEZKO SARRERA
Bazkideen %25ek (2.133 pertsona) baimena eman dute instalazioetara aurpegi-ezagutzaren bidez sartu ahal izateko.
Aurpegi bidezko errekonozimendu bidez sartu nahi dutenek baimena eman dezakete abuztuaren 9an jasotako posta elektronikoaren bidez edo bulegoetan bertan presentzial moduan sinatuta (ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:00retara).
Horretaz gain, ordutegi berezi bat eskainiko da bulegoetan ulermena eta integrazioa errazteko udako egun hauetan:
– Osteguna 25 eta ostirala 26 abuztuan – 16:30etatik 19:30etara.
– Larunbata 27 eta igandea 28 abuztuan – 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30etara.
Aurpegi-ezagutza sistemaren erabilpena askea eta borondatezkoa da.
HAMAKA, PARRILLA ETA GALDARA GELAK
Desinfekzio eta garbiketa arrazoiengatik, 2022/09/30a baino lehen hamaka, galdara eta parrilla guztiak kentzea eskatzen da.
Data horretatik aurrera, mantentze-zerbitzuak kenduko ditu eta klubak ez du zaintza bere gain hartuko.
Txokoko biltegian urtero ordaintzen diren baoen erabiltzaileek, azaroaren 1etik aurrera, alokatutako guneetan berriro jarri ahal izango dituzte.