C.D: Amayako batzordetik Kongoko ospitalera

C.D: Amayako batzordetik Kongoko ospitalera

Nov 19, 2015

Sagrario Santiagok, erizaina eta Amayako zuzendaritza batzordeko kideak, elkarlaneko egitasmo batean parte hartu berri du Kongoko Errepublika Demokratiko hiriburuko, Kinshasako ospitale batekin, ura eta argindarra kasik existitzen ez diren hirian. Horrelako egoeran, ia miraria da, Mont Ngaful auzoko ospitale txiki batean bizitzak aurrera egitea Neonatologia sailari esker. Jaioberrien etorkizunerako borroka horretan, gure bazkide eta batzordeko kide den Sagrario Santiagoren papera oso garrantzitsua izan da. Nafarroako Onay Gobernuz Kanpoko Erakundearekin, 21 egunez (irailaren 26tik urriaren 17ra arte), egon zen saileko erizainei formazioa eskaintzen eta ume goiztiarrak artatzeko teknikak eta zaintzak erakusten. “Nire lana, gehien bat, alde teorikoa irakastea izan da, baina baita egiten dutenaren garrantziaz, zein ahalik eta maitasun handienarekin egitearen kontzientziatzea”, azaltzen du Nafarroako Ospitaleko Neonatologia Zerbitzuko aholkulari eta erizainak.

Haurren heriotza-tasa handia, bizi-itxaropen oso txikia eta ordaindu beharreko osasun arreta ezaugarri izanik, Kongon haur goiztiarren arretak lehendabiziko urratsak baino ez ditu eman. Monkoleko ospitalean, frantses lankidetzak proiektua abian jartzea ahalbidetu du, 12 inkubagailuren ematearekin. Martxan jarri eta erabileraren inguruko trebakuntzaren arduradun Onay izan da Sagrario Santiagoren eskutik. “Alor teknikoaz gain, nire lana beren lan filosofian zerbait aldatzeko lagungarri izan dela pentsatu nahi dut. Hemen hedatuta dauden eta eraginkortasuna egiaztatua duten metodoak erakutsi nizkien; azala azalaren kontrakoa edota zerbitzua argi ahularekin eskaintzea esaterako”, azaldu du erizainak.

Kongoko egonaldian zehar, egoera gogorrak, muturreko pobrezia eta emakumeekiko “jarrera irainkorra” bizi izan zituen arren, batzordeko kide eta Amayako bazkideak aitortu du, “bizitzako esperientziarik bikainenetakoa izan da eta egia esan, ondo datorkigu Afrikara bidaiatzea zienen pribilegiatuak garen eta han eman dezakegun laguntzaren garrantziaz ohartzeko”.

SAGRARIO POST

 

 

 

 

 

 

 

Ume goiztiarren omenez dorre morea

Aste honetan zehar, hain zuzen ere, C.D. Amayako dorrea more kolorez argitua izan da, jaioberri Goiztiarren Nazioarteko Egunaren oroitzapena egiteko (azaroak 17). Sagrario Santiago arlo horretan dihardu eta klubak haur jaioberri goiztiarrei egindako omenaldia da.

torre-morada