Baratzeko produktu freskoak helmenean eta laborantza esfortzua jasan gabe. Beste denboraldi bat, Amaya HK-eko baratzeak bazkideengan eramaten ditu barazki sortak diru kopuru txikiagatik, 3 € (merkatuan, benetako prezioa 10 baita), eta abantaila batekin, zuzenean muluatik biltzen baitituzu.
Jadanik lau deboraldi izan dira lehen lugorri zena, orain barazkiak “kartara” zuzkitzen gaitu mota desberdineko barazkiekin.
500 m2 azalera, non Hortaleco entrepresako lankideak, Mikel Aguinaga, hasi zen apirilean lurra prestatzen “lehenengo babak bildu nituen (hauek azaroan erein nituen ongarri naturala bezala) gero, lurra landu eta baratze-alorrak prestatu nituen. Bertan, urazak, kalabazinak, tipulak, piperrak, lekak eta etb-ekin” azaltzen du baratze ekologiko honen arduradunak. “Aurten lortu dugu baratzearen kultibo azaleraren optimizazioa eta barneratu ditugu barietate berriak: marrubiak, ekiloreak, artoa eta tomate mota desberdinak”.
Lau denboraldi hauetan, baratzea hobera egin du eta bazkideen premiara bat etorri da, bazkideak proposatzen baituzte produktu berrien gehitzea, baratzera joaten direnean bere sorten bila, “honela prestatu egin dugu zonalde bat txikoriak, borrajak, eta beste hainbeste udazkeneko barazkiekin”.
Nekazaritza ekologiko ikastaroa, abuztuaren 29tik iralaren 3a arte.
Baratzea landuz gain, nekazaritza eta lorezaintza ekologikoko Hortaleco entrepresak, urtero martxan jartzen du “Ortuzain ikastaroa”. Oraingo honetan izango dira abuztuaren 29tik irailaren 3a arte, eta izen emate kuota 10 €-koa izango da. Ikastaroaren iraupena 12.5 ordukoa izango da, eta haren zati bat teorikoa izango da, non nekazaritzaren historiari helduko diogu, laborantza mota desberdinak, galarazi ditzaketen plagak eta produktibitatea hobetzeko nola erlazionatu, bestelako fauna, etab. “Geroago ezagutza teoriko guzti horiek praktikan jarriko ditugu baratze lanarekin” azaltzen du ikastaroa eman behar duen arduradunak. Honek ere aurreratzen du “izena emateko beharrezkoa da harrera-lekuan egitea”.



