Nubapp gure hornitzaileak, aplikazio mugikorra kudeatzen duenak, klub-aren datu-basean emaila erregistratuta duzuenei, email bat bidali dizue datuen tratamendua erabiltzeko eman behar den baimen libre eta informatua emateko aurpegi-ezagutzaren bidez instalazioetara sartzeko.
Korreo bat baino gehiago heltzen balira email berdinera (familia unitate batek mail berdina izanez) sartzeko familiako pertsona ezberdinen baimenak onartu ahalko dira, baina indarrean dagoen datuen babes legearekin bat egiteko mesedez eskatzen dizuegu 14 urte baino gutxiago dutenen kasuan gurasoen edo tutore legalen baimenaren sinadura ematea bulegora joanez.
Edozein modutan, online modalitateaz gain, bazkide direnak baimen informatua sinatu ahalko dute bulegoan presentzial moduan (ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:00retara).
Horretaz gain, ordutegi berezi bat eskainiko da bulegoetan ulermena eta integrazioa errazteko udako egun hauetan:
– Asteazkena 10, osteguna 11 eta ostirala 12 abuztuan – 16:30etatik 19:30etara.
– Larunbata 13 eta igandea 14 abuztuan – 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30etara.
– Asteartea 16, asteazkena 17 eta osteguna 18 abuztuan – 16:30etatik 19:30etara.
– Osteguna 25 eta ostirala 26 abuztuan – 16:30etatik 19:30etara.
– Larunbata 27 eta igandea 28 abuztuan – 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30etara.
Aurpegi-ezagutza sistemaren erabilpena askea eta borondatezkoa da. Nahi duten pertsonek beti bezala sartu ahalko dira karneta, hatz-aztarna eta QR-a erabiliz.
Momentuz, irakurle bat jarri da ate nagusian sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko.
Hurrengo astetan, irakurle gehiago jarriko dira ate nagusian, ibaian dagoen atean, gimnasioan, udako garitaren irteeran, balneario sparen sarbidean eta etorkizuneko horma bertikalean.
Aurpegi-ezagutzaren bidezko sartzeko bide berri hau azkartasun eta erosotasun gehiago ekarriko du bakarrik tornuan dagoen aurpegi irakurlera hurbilduta segundu 1 baino gutxiagoan hau irekiko delako pertsona soziala ezagutuz gero.
Entitatearen ardura izango da karnetaren argazkia erabilita alta ematea sisteman biometria aztertuz gero. Argazkiak oso aspaldikoak edo bereizmen gutxikoak izanez gero, bazkide diren pertsonek bulegoetan beren argazkia berritu ahalko dute.
Gure dasGate hornitzailearen zerbitzua erabiltzaile diren pertsonen pribatutasuna babesten du ez duelako gordetzen argazki eta selfiak. Sistemak argazkia digitalizatzen du eta bektore bat sortzen du hortik, algoritmo matematiko baten bidez baina ez ditu argazkiak gordetzen ezta lagatzen hirugarrenei. Eragin Ebaluazio bat egin da datu-babesari dagokionez indarreko legedia betetzen dela bermatzeko.
