GAURKOTASUNA AZAROAREN 4AN

GAURKOTASUNA AZAROAREN 4AN

Nov 4, 2022

25 M-KO IGERILEKUA, JARDUERA-ONTZIA, SPA BAINUETXEA, SQUASH PISTAK ETA BOULDERRAREN INAUGURAZIOA
Bihar, larunbata, 11:00etatik 14:00etara, instalazio berriak ezagutu nahi dituzten bazkide guztientzat inaugurazio ekitaldia egingo da. Sarrera eraikin berriaren ondoko kanpoko aparkalekutik egingo da.
Obraren laburpen-bideo bat prestatu da. Ikusteko sakatu hemen.

ERAIKIN BERRIAREN ANTOLAKETA
Igandetik aurrera instalazio berriak astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:30era zabalik egongo dira. Larunbat, igande eta jaiegunetan 8:00etatik 20:00etara.
Eraikin berriaren antolaketa ezagutzeko sakatu hemen.

50 M-KO IGERILEKUA
Era berean, astelehenetik aurrera eta neguko denboraldi osoan zehar, 50 metroko igerilekua astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara irekita egongo da.
Azaroaren 6an, igandea, itxita egongo da.

ARMAIRU ZAHARRAK: GILTZAK ETA TRESNAK JASOTZEA
Datorren astelehenetik aurrera, metalezko eta egurrezko armairu zaharrak dituzten pertsonek armairu berriko giltzak bulegoan jaso ditzakete.
Azaroaren 25era arteko epea ezarri da metalezko eta egurrezko armairu zaharretatik tresna guztiak jasotzeko. Tresnak jaso ondoren, atea irekita uzteko eta giltza zaharra bulegoan entregatzeko eskatzen da.

2022-2023 UR JARDUERAK
Azaroaren 7tik aurrera, hurrengo uretako jarduerak eraikin berrian egingo dira:
– Haurren igeriketa (4-21 hilabete eta 2-3 urte).
– Helduen igeriketa (19:30etik 20:15era astearte eta ostegunetako taldea izan ezik, 50 m-ko igerilekuan egiten jarraituko baita).
– Aquagym.
– Aquabalance.
– Aquadinamic.
– Aquaspinning.

Aquagym, aquabalance, aquadinamic eta aquaspinning-eko plaza hutsak jarduera anitzeko bonura eraman dira, bazkideei eskaintza handiagoa eskeintzeko.
Jarduera anitzeko bonu eguneratua ezagutzeko sakatu hemen.

OSTALARITZA
Azaroaren 11tik, ostirala, ostalaritza-zerbitzua ordutegi honetan eskeiniko da:
– Kafetegia-Jatetxea:

Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.
Ostiraletan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 24:00etara.
Larunbatetan 10:00etatik 24:00etara.
Igandeetan 10:00etatik 21:00etara.
– Udako terraza:

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:

Futboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
Beisboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Ipuin-kontalaria: “Susto o cuento”

Bihar larunbata, 18:00etan 0 aretoan, Tdiferencia konpainiak “Susto o cuento” ipuin kontalaria egingo du.
– Igeriketa:

Bihar, larunbata, Nafarroako Kirol Jokoetako promesen Nafarroako Ligako 1. jardunaldia izango da. 10:00etan benjamin maila Mendialdean (Berriozar) lehiatuko da eta alebin maila 17:00etan Sakanan (Altsasu).
– Squash:

Igande honetan, 10:00etatik 14:00etara, Squash sailak txapelketa bat antolatu du bere jokalarien artean pista berriak inauguratzeko. Ikusle gisa joan nahi dutenek ongi etorriak izango dira.

LUDOTEKA
Azaroaren 7, 9 eta 10ean monitorearen arrazoi pertsonalengatik ludoteka itxita egongo da.
Azaroaren 8an, asteartea, udazkenari buruzko tailerra egingo da. Era berean, azaroaren 15ean, asteartean, zentzumen-piloten tailer bat egingo da. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren erabiltzailearekin (3-12 urte) online izena ematea. Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiraleak gainbegiratutako haurren prezioa 1,50€/ orduko da. Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.

ESKULANAK FAMILIAN
Datorren larunbatean, azaroak 12, 18:00etan, liburutegian, Gabonetako eskulana egingo da.
Bertaratzeko, beharrezkoa izango da erreserba egitea apparen bidez, azaroaren 11ko 13:00ak baino lehen, haurraren erabiltzailearekin (3-12 urte), gehienez ere bi heldurekin batera.

KIROL EMAITZAK
– Igeriketa:

Joan den larunbatean banakako Nafarroako Ligako 1. jardunaldia ospatu zen Tenis klubean. Maila absolutuko igerilariek, juniorrek eta haurrek parte hartu zuten. Ekaitz López, Garai Sotes, Daniela González eta Ariadna Malok osatutako 4×100 estilo mistoren errelebuetan Nafarroako errekorra lortu zuen. Aipagarriak dira Ariadna Maloren 14 urteko Nafarroako markarik onenak 100 m eta 400 m estilotan.
– Pilota:

Ruben Ayarra, larruzko paletan frontoian eta Iñigo Ansó, larruzko paletan trinketean, podiumera igo dira azken Munduko Pilota Txapelketan.
Rubenek urrea lortu zuen Javier Labiano oberena-pilotariarekin batera bihotzekoak emandako final batean. Finala okerren margotzen ari zenean partida erdian jokatu behar izan zuen eta kontrako emaitza eta begian eman zioten pilotakada iraultzea lortu zuen.
Iñigo Ansók, bestalde, ezin izan zuen duela lau urte Bartzelonan lortutako urrea berretsi eta merezitako brontzearekin konformatu behar izan zuen, argentinarrek eta frantziarrek erakutsi zuten maila ikusita.
Zorionak!

– Squash:
Joel Eransus gure jokalari gazteak joan den asteburuan Gasteizen ospatu zen Euskal Squash Ligako txapelketa irabazi zuen.
Bi finalistak, Joel Eransus eta Adrian Beloki, biak Amaya K.H-ko jokalariak, squash euskaldun-nafarrean gertatzen ari den belaunaldi erreleboaren isla dira, bietako bat ere ez baita 22 urtetik gorakoa. Gazteenak, 17 urteko Joelek, 3-0eko emaitzarekin finala irabazi zuen.