
INFORMAZIO AKTIBOA OSATZEKO, SAKATU HEMEN
UDAKO DENBORALDIA
Udako denboraldia ekainaren 12an, larunbata, hasi eta irailaren 12an, igandea, amaituko da. Uda honetan, COVID-19k gizartean jarraitzen du. Beraz, erne ibili behar gara osasun-araudia betetzeko orduan. Bazkide guztien lankidetza eskatzen dugu.
EDUKIERAREN KONTROLA
– Ordutegia: 8:00etatik 00:00etara, astelehenetik ostiralera. Asteburuetan 01:00ak arte (osasun-araudiaren mende).
– 22:00etatik aurrera ezingo da instalazioetara sartu.
– Udako garita 10:30etan irekiko da.
– %50eko edukiera: aldi berean 6.966 pertsona (osasun-araudiaren mende).
– APParen bidez, une bakoitzean denbora errealean Amayan zenbat pertsona dauden ikusi ahal izango da.
– Sarrera eta irteera bazkide txartelarekin edo mugikorrarekin, app-aren QR kodearen bidez (funtzionamendua ezagutzeko, sakatu hemen).
Txartelak edo mugikorrak prest izatea eskatzen da Amayatik iritsi eta irten aurretik, sarbideetan mugikortasuna arintzeko eta sarreretan eta irteeretan pilaketak saihesteko.
– Kirol-instalazio, berdegune eta askaldegi gehienak erreserbatzeko aukera dago.
– Nahitaezkoa da maskara erabiltzea (osasun-araudiaren salbuespenak izan ezik), eskuak maiz garbitzea eta 2 metroko segurtasun-distantzia mantentzea.
– Instalazio bakoitzaren edukieren mapa espezifikoa kontsultatzeko, sakatu hemen.
HARRERA
– Arreta-gunea oso mugatua denez, soilik beharrezkoak diren gauzetarako joatea eskatzen da, gainerakoak posta elektronikoz (recepcion@cdamaya.com) edo telefonoz (948246594) erantzungo ditugu.
– Kobrantza ekonomikoak datafono edo eskudiruaren bidez egingo dira.
BULEGOA
– Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 16:00etara.
– Kudeaketak info@cdamaya.com helbidera idatziz edo telefonoz ahal den guztietan egitea gomendatzen da.
– Gehienez 3 pertsoneko edukiera.
– Mostradorean artatzen dugu.
– Kanpoko dokumentazioa (nan, familia-liburua…) formatu digitalean entregatzea eskatzen dizuegu.
KIROL INSTALAZIOAK
– Kirol-instalazio guztietan, ahal denean, ezinbestekoa izango da 2 metroko segurtasun-distantzia bermatzea, norbera babesteko neurriak hartzea eta erabilitako material guztia desinfektatzea.
– Erabiliko ez diren erreserbak baliogabetu behar dira, beste bazkide batzuek erabili ahal izateko.
GIMNASIO
– Ordutegia: astelehenetik labunbatera 08:00etatik 15:15era eta 16:00etatik 22:00etara. Igandeetan, 08:00etatik 15:15era.
– Aurre-erreserbatu behar da. Ordu bakoitzean gehienez 30 pertsona egon daitezke.
– Desinfekzio-lanak egiteko 15 minutuko tartea uzten da txanda bakoitzaren artean.
– Une oro, monitore laguntzaile bat gimnasioan egongo da araudia betetzen dela bermatzeko eta desinfekzio-lanak osatzeko, aretoko monitorearentzat ezarritako ordutegietan izan ezik.
– Aretoko monitorearen ordutegia ezagutzeko sakatu hemen.
– Sarrera eta irteera lorategiko atetik.
– Erabiltzaile bakoitzak, gimnasioan dauden produktuekin, erabili behar dituen edo erabili dituen aparatu edota makinak garbitu behar ditu.
– Erabiliko ez diren erreserbak baliogabetu behar dira, beste bazkide batzuek erabili ahal izateko.
– Araudia ezagutzeko sakatu hemen.
UR-INSTALAZIOAK
– Igerilekuetara sartzeko, nahitaezkoa izango da sarrera eta irteera errespetatzea, uretara sartu aurretik dutxatzea eta txankletak eramatea instalaziotik igarotzen den denbora guztian.
– Igerilekuetan ezinbestekoa izango da 2 metroko segurtasun-distantzia betetzea.
– Mantentze-lanetako eta garbiketako langileek eta sorosleek uneoro edukiera betetzen dela ikuskatuko dute. Gainera, igerilekuak garbitu eta desinfektatuko dituzte.
– Uraren pH-a kontrolatzeko eta aztertzeko parametroak egunean 3 aldiz egingo dira.
– 8 urtetik beherakoek 50 m-ko igerilekura zein olatu-igerilekura pertsona heldu batekin joan behar dira. Haur-igerilekua 6 urtetik beherakoak erabiltzera bideratuta dago neta gainerako ur-instalazioak bezala, adingabe horiek heldu batekin joan behar dira.
– Igerileku bakoitzeko sarbideen eta edukieren mapa espezifikoa kontsultatzeko, sakatu hemen.
– Igerilekuen araudia ezagutzeko, sakatu hemen.
Haur-igerilekua:
– Odutegia: astelehenetik igandera 10:00etatik 21:30era.
– 78 pertsonen edukiera (%50, osasun-araudiaren mende).
50metroko igerilekua
– Ordutegia: ekainaren 1etik abuztuaren 31ra: astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:30era.
Irailaren 1etik 12ra: astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:00etara
– Kupula, ekainaren 11n irekiko da.
– 287 pertsonen edukiera (%50), beharrezkoa izanez gero, araudiak baimentzen duen %75eko edukiera aplikatuko da.
– Hondartzetan eserita ez egotea gomendatzen da.
– Kaleen antolaketa ezagutzeko, sakatu hemen.
Olatuen igerilekua:
– Ordutegia: ekainaren 12tik abuztuaren 31ra: astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:30era.
Irailaren 1etik 12ra: astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:00etara
– Jolas-jokoen ordutegiak: astelehenetik igandera, 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
– 260 pertsonen edukiera (%50, osasun-araudiaren mende).
– Hondartzetan eserita ez egotea gomendatzen da.
BERDEGUNEAK
– Berdeguneen zati handi bat 424 lurzatiren bidez seinalatu dira.
– Padel, tirolina eta petankaren berdeguneetan 25 espazio prestatu dira.
– Gogoratu 19/2021 Foru Aginduak dioen bezala, berdeguneetan pertsona-kopurua 4 metro karratukoa izango dela persona bakoitzeko.
– Berdegune guztietarako erreserba-ordutegia ezarri da, aurretik ordua eskatuta, goizez (8:00etatik 14:30etara) eta arratsaldez (15:00etatik 21:30etara).
– 30 minutuko tartea ezarri da igarotzeetarako eta desinfektatzeko.
– Erabiliko ez diren erreserbak baliogabetu behar dira, beste bazkide batzuek erabili ahal izateko.
– Berdegune bakoitzaren kokapenaren eta edukieraren mapa espezifikoa kontsultatzeko, sakatu hemen.
SOLARIUMA
– 24 metro karratuko 18 espazio jarriko dira.
– Erreserben txandak 8:00etatik 10:00etara, 10:30etatik 12:30etara, 13:00etatik 15:00etara, 15:30etatik 17:30etara eta 18:00etatik 20:00etara izango dira.
– Desinfekzio- eta garbiketa-lanak erabiltzaile bakoitzak egingo ditu, hamaka erabiltzen amaitzen duenean.
– Araudiak dutxaren erabilera baimentzen du. Eskuoihal propioa eramatea gomendatzen da, solariumeko hamaka erabat estaltzeko.
– Erabiliko ez diren erreserbak baliogabetu behar dira, beste bazkide batzuek erabili ahal izateko.
TXOKO JANTOKIA
– Erreserben ordutegia: 8:00etatik 11:30era, 12:00etatik 19:00etara eta 19:30etik 22:00etara.
– 66 pertsoneko edukiera, mahaien eta aulkien artean 2 metroko distantzia bermatu behar da.
– 30 minutuko tartea ezarri da igarotzeetarako eta desinfektatzeko.
– Erabiliko ez diren erreserbak baliogabetu behar dira, beste bazkide batzuek erabili ahal izateko.
– Txoko jantokiaren mapa espezifikoa kontsultatzeko sakatu hemen.
JANTOKIAK ETA SUTEGIAK
– Merendero eta sutegi askoren erreserbak aktibatu dira, segurtasun-distantzia bermatzeko eta osasun-araudia betetzeko (mahai bakoitzeko gehienez 8 pertsona).
– Erreserben ordutegia: 8:00etatik 11:30era, 12:00etatik 19:00etara eta 19:30etik 22:00etara.
– 30 minutuko tartea ezarri da igarotzeetarako eta desinfektatzeko.
– Erabiliko ez diren erreserbak baliogabetu behar dira, beste bazkide batzuek erabili ahal izateko.
– Jantoki eta sutegi guneen mapa espezifikoa kontsultatzeko, sakatu hemen.
ALDAGELAK, DUTXAK ETA KOMUNAK
– Mantentze-lanetako eta garbiketako langileek edukierak betetzen direla ikuskatuko dute. Gainera, aldagelak, dutxak eta komunak garbitu eta desinfektatuko dituzte.
– Esku-lehorgailuak desgaituta jarraitzen dute. Paper-banagailuek daude. Lehorgailu pertsonalak erabili ahal izango dira.
Aldagelak
– Aldagela bakoitzean baimendutako edukiera adierazten da..
– Jarlekuaren eta armairuen zati bat desgaitu da segurtasun-distantzia bermatzeko.
Dutxak
– Banaka erabili behar dira, hau da, ezin dira pertsona batek baino gehiagok aldi berean erabili.
– Babes pertsonaleko neurriak mantentzea eskatzen da.
Komunak
– Zerbitzu bakoitzean baimendutako edukiera markatuko da, momentuko araudiaren arabera.
BESTE INSTALAZIOAK
Egongela
– Erreserben ordutegia: 8:00etatik 11:30era, 12:00etatik 19:00etara eta 19:30etik 22:00etara.
– Espazioa bi zatitan banatu da: jantokia eta telebista-aretoa.
– 4 mahai erreserbatu daitezke (gehienez 8 pertsona mahai bakoitzeko).
– Telebistarako sarbidea librea da eta 2 metroko segurtasun-distantzia bermatu beharra dago.
– 32 laguneko edukiera, mahaien eta aulkien artean 2 metroko distantzia bermatuz.
– 30 minutuko tartea ezarri da igarotzeetarako eta desinfektatzeko.
– Erabiliko ez diren erreserbak baliogabetu behar dira, beste bazkide batzuek erabili ahal izateko.
– Egongelaren mapa espezifikoa kontsultatzeko sakatu hemen.
Udako terraza
– Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 00:00etara. Asteburuetan 01:00ak arte eta berbena-egunetan 02: 00ak arte.
– 210 laguneko edukiera, mahaien eta aulkien artean 2 metroko distantzia bermatuz.
– Kontsumizioak datafonoz ordaintzea nahiago da.
– Kontsumoa beti mahaian eserita izango da. Mahai bakoitzean ezingo dira 4 pertsona baino gehiago egon. Salbuespen gisa, gehienez ere 6 pertsonara igo ahal izango da, mahiakideen artean 70 cm-ko segurtasun distantzia errespetatzen baldin bada. 70 cm beherako aldea edo diametroa duten mahaietan (eta/edo upelak), gehienez ere bi pertsona egon daitezke eta edozein kasutan, eserita.
– Maskara uneoro erabili beharko da, kontsumitzeko unean izan ezik. Bezeroek maskara behar bezala erabiltzen dutela kontrolatuko da.
– Debekatuta dago terrazetan erretzea, 2 metroko segurtasun-distantzia bermatu ezin bada.
-Self service zerbitzua itxita egongo da uda honetan. Terrazan plater konbinatuak, eguneko plater bat, oilaskoak eta paellak zerbitzatuko dituzte.
– Udako txosna uztailaren 2tik irailaren 5era 13:00etatik 19:30era irekita egongo da..
– Ostalaritzako langileek edukiera betetzen dela ikuskatuko dute eta mahaiak eta aulkiak garbitu eta desinfektatuko dituzte.
Izozkien kioskoa
– Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 12:00etatik 21:00etara. Ostiraletik igandera, 12:00etatik 22:00etara. Berbena egunetan 00:00ak arte.
– Ezingo dira 5 pertsona baino gehiago ilaran egon.
Liburutegia
– Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara.
– 30 pertsoneko edukiera.
– Uztailaren 23tik abuztuaren 1era eta abuztuaren 13tik 29ra oporrengatik itxita egongo da.
Ludoteka eta urtebetetze gela
Udan, kanpamenduen eta aisialdiko monitoreen harrera-gunea izango da.
Hamaken gelak, armairuak, botikina eta vending-makinak
Higiene eta babes neurriak muturreraino eramatea eskatzen da.
Iturriak
Erabili daitezke.
Saunas
Osasun araudiak erabilera debekatzen du.
Minigolf, petanka eta futbolina
Osasun-arretagatik, makilen eta piloten mailegua atzeratzen da, beste abisu bat eman arte. Ez da petanka-bolarik utziko. Etxeko makilak eta bolak ekar daitezke.
Maskara
Nahitaezkoa da maskara oro har erabiltzea (osasun-araudiaren mende).
Araudiak salbuespenak baimentzen ditu 6 urtetik beherakoentzat, bainatu aurretik edo bainatu ondoren, atsedenaldietan, baldin eta gutxienez 2 metroko distantziari eusten bazaio eta jateko edo edateko behar-beharrezkoak diren aldietan.
Aireztapena
Leihoak etengabe edo gutxienez egunean hiru aldiz irekita egon behar dira, gutxienez ordu erdiz.
Garbiketa eta desinfekzioa
Egunean zehar eta gauean instalazio guztiak desinfektatu eta garbituko dira. Amayako langileek edukiera betetzen dela ikuskatuko dute.
AISIALDIKO ETA KIROLEKO AGENDA
– Uztailean eta abuztuan zehar haurrentzako zein helduentzako aisialdi agenda antolatu da.
– Jarduerak kontaktu fisikorik gabe egingo dira.
– 8 urte arteko haurrek heldu batekin egon beharko dira.
– Bertaratzea iristen den ordenaren araberakoa izango da, jarduera guztietarako edukiera bete arte, Paddle Surf izan ezik; horretarako, erreserba egin beharko da appean, webgunean, telefonoaren bidez eta bulegoan.
– Aisialdiko agenda ezagutzeko sakatu hemen.
Era berean, abuztuan helduentzako eta gazteentzako doako kirol-jardueren parrilla bat antolatu da. Bertaratzea iristen den ordenaren araberakoa izango da, edukiera agortu arte.
– Jarduerak kontaktu fisikorik gabe egingo dira.
– Nahitaezkoa izango da esterilla pertsonala eta eskuoihala erabiltzea.
– Ur botila eramatea gomendatzen da.
– Jardueren eskaintza ezagutzeko sakatu hemen.
Jolas-kanpamenduak, kirol-campusak eta udako ikastaroak
Programazioa ezagutzeko, sakatu hemen.
Aisialdiko monitoreak
– Ekainaren 28tik abuztuaren 29ra.
– Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 20:00etara.
– Larunbat eta igandeetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
UDAKO SARRERAK ETA PASEAK 2021
Egunerokoak
– Soilik bazkideei salduko zaizkie.
– Prezioak: 12€ 2-13 urte bitartekoak, 15€ 14-17 urte bitartekoak eta 18€ adin nagusiak.
– Astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan, harreran ordaintzen da, datafonoarekin edo eskudirutan.
– Asteburuetan eta jaiegunetan ez dira salduko.
65 urte gorako bazkideen gurasoak
– 15 sarrerako bonua (NANa entregatu): 50€.
– Egun baterako sarrera: Lanegunetan (astelehenetik ostiralera) eta seme-alaba bazkide batek lagunduta: 5 €.
Bonu bereziak aldi baterako bajan dauden bazkideentzat (bazkide bakoitzeko bonu bakarra)
– 2 sarrerako bonua: 10€.
– 5 sarrerako bonua: 25€.
– Hilabete bateko bonua (NANa eta argazki bat entregatu): 42€.
Lagun sarrerak
– Uda honetan, lagun sarrerak lanegunetan (astelehenetik ostiralera) salduko dira.
– Gehienez 2 bazkide bakoitzeko. 2021/12/31ra arte balio dute.
– 5€ lagun sarrera bakoitzeko.
Uda honetan ez dira gainerako bonuak aterako. Oraingoz, Aedonako bonuak eta Acedyr pasaportea ez dira erabilgarri egongo.
ZERBITZUAK
Ileapaindegia
Blanca: 696826543
Masajista
Idoia: 649224160
Fisioterapia eta osteopatia
Miguel: 677157060
Entrenamendu pertsonala
Miguel: 677157060
Berreskuratze kronikoa
Ibai: 630001673