27tik 30era, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak, Amaya Kirol Hiriaren laguntzarekin, paleta larruzko ekitaldi handi bat antolatuko du Iruñean, 8 eta 16 urte bitarteko 250 neska-mutil baino gehiago bilduko ditu.
Nafarroako, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Asturiasko, Aragoiko, Almeriako eta Segoviako 16 klubetako gazteek parte hartuko dute, baita Frantziakoek ere.
Jaialdia ez da kirol-lehiaketara mugatzen; elkarbizitzaz, prestakuntzaz eta balioetan oinarritutako ikaskuntzaz gozatzeko aukera ere bada.
Lau egunetan zehar, egitaraua hainbat jardueratan banatuko da:
– 9:00etatik 14:00etara: klub eta taldeen arteko lehiaketak Labrit, Ciudad Deportiva Amaya, Oberena, San Juan eta Tenis pilotalekuetan.
– 14:00etatik 15:30era: elkarrekin bazkaria Iruñeko autobus-geltoki zaharrean.
– 16:00etatik 18:30era: PALATHLON. Jarduera ikusgarri eta oso dibertigarria, Labrit pilotalekuan eta haren inguru guztietan egingo dena, hainbat proba, joko eta punteria, koordinazioa, trebetasuna, abiadura, indarra eta abar lantzeko erronkekin.
– 21:00ak arte: pilota-ikuskizuna Labrit pilotalekuan.
Ez da beharrezkoa pilotan jokatzen jakitea, ezta maila edo trebetasun zehatzik izatea ere.
Jarduera, hain zuzen ere, edozein neska-mutilek parte hartu eta probekin modu erraz eta irisgarrian gozatu ahal izateko pentsatuta dago.
8 eta 16 urte bitarteko Amaya Kirol Hiriko bazkideek doan parte hartu nahi badute, 16:00ak aldera Labrit pilotalekuan egon beharko dute eta aste honetan bertan eman beharko dute izena, pilotaldia@gmail.com helbidera idatzita, izen-abizenak eta adina adieraziz.
Plaza kopurua mugatua da.
