Jarduera anitzeko areto berria jadanik martxan dago liburutegi zaharra zegoen kokapen berdinean (eraikin nagusiaren lehenengo solairuan) Gela berritu egin da kirol-lur bereziarekin eta Jarduera anitzeko bonoan dauden jarduerak (Agility, Armoony, Core, Fit Box, Gap, +60 soinketa, Mantenu-soinketa, Hipopresiboak, Insanity, Pilates, Streching, Tonifikazioa, Trainning Fit y TRX) egiteko beharrezkoa den kirol material guztiarekin hornitu da
Era berean, areto hau, lehen soinketa lekuan egiten zen kirol –sailen prestakuntza fisikorako erabiliko da. Gaur egun, Igeriketa, Irristaketa eta Tenis kirol-sailek erabiltzen dute garapen fisikoa laguntzeko helburu eta kirol-sailen kirolarien lesioen prebentzio gisa.
Bestalde, Spinning gela handitzeko aukera izan dugu. Honela, jarduera hau egiten duten bazkide guztiek gune handiago eta erosotasun handiagoz gozatzeko aukera izango dute.


