Nafar igeriketa munduak omenaldia egingo dio duela gutxi hildako Juantxo Gonzalez entrenatzaile beteranoari datorren ekainaren 3an. Hasiera hasieratik Amaya Kirol Hiriko igeriketa atalaren oinarri izan zen. Ekitaldia Zangotza kaleko Aquabide igeritokian izango da goizeko 12:45tan. Ekitaldia bitartean Juantxo Gonzalezen izena ezarriko zaio igerileku hari. Omenaldi eta parte hartze jardunaldia izango da eta jada izena eman daiteke. Informazio gehiago HEMEN SAKATUZ: https://juantxohomenaje.wixsite.com/misitio
Noticias