JARDUERARI BERREKITEA

JARDUERARI BERREKITEA

Jan 10, 2022

JARDUERARI BERREKITEA

Arga ibaiaren ur-goraldia futbol-zelaiaren beheko jantokietaraino iritsi da eta eremu horretako aldagelei eta tenis-pistetara sartzeko korridoreari eragin die.

Gainerako instalazioek ez dute eraginik izan eta 16:00etatik aurrera gimnasioan, igerileku olinpikoan, saunetan, aldagela orokorretan, ile-apaindegian, ludotekan, urtebetetze gelan eta txokoan sartu ahal izango da. Patinodromoa, padel-pistak, tenis-pistak, frontoiak eta futbol-zelaia ere erabil daitezke (aldagelarik gabe).

Ibaia jaitsi arte, tenis eskoletara 4., 5. eta 6. pisten ondoko aparkalekuko atetik sartu beharko da.

Futbol-zelaiko entrenamenduetarako, eraikin berriaren ondoko lehenengo eskaileretatik sartu beharko da eta poltsak aulkietan utzi.