Haur futbola Amayan, Kiroltasun irakaspena

Haur futbola Amayan, Kiroltasun irakaspena

Feb 2, 2018

HARRO, letra larrian idatzia, hau da gure sentimendua Amayan, gure 2.mailako futbol haur taldeak Berriozarren izan zuen kiroltasun eta adiskidetasun irakaspenarekin: Amayako kirolariak kanpora bota zuen falta bat, bidezkoa izan ez zelako.

Partidaren jokozaina berria zen eta Amayaren alde falta bat adierazi zuen, baina hau ez zen falta izan. Jokalariak honela jakinarazi zion jokozainari, baina, honen gogoz kontran ere, jokozainak falta adierazten jarraitu zuen. Hau ikusita, Maria Ayala eta Fermin Donazar entrenatzaileen eskaera Amayako jokalariari, baloia kanpora botatzea izan zen.

Maria eta Fermin diotenez “Jokozainak joko-kideak dira eta gu bezala, ikasteko daude”, honela, irizpide onarekin, gogoan hartu behar da huts egiten dutenean lagundu behar zaiela eta ez zaiela errieta egin ezta iraindu behar.

Amayako Kirol-sailek lan egiten duten izaera hau da: Haur eta gazteak ongi hezi kiroltasun, adiskidetasun eta joko garbiaren balioetan.

 

escaneo periodico