GAURKOTASUNA UZTAILAREN 29AN

GAURKOTASUNA UZTAILAREN 29AN

Jul 29, 2022

UDAKO AGENDA
 Uztailak 29, ostirala
Ilusioen koktela
. Civi Civiac. 18:00 –Patinodromoa.

 Uztailak 30, larunbata:
Dúo Imperial
. Bachata, saltsa eta merengea. 22:00 –Udako terrazan.

 Uztailak 31, igandea:
Aisialdiko monitoreak. Tie Die Tailerra
. 18:00 – Urtebetetze aretoa. Beharrezkoa da kotoizko kamiseta zuri bat ekartzea.

 Abuztuak 1, astelehena:
Baserriko Kulki Parkea. 16:00-20:00 – Patinodromoa.

 Abuztuak 2, asteartea:
Pituraren festa
. 18:00 – 2.piloalekua. Beharrezkoa da aplikazioan erreserbatzea, 2 eta 12 urte bitarteko bazkide baten profilarekin.

 Abuztuak 3, asteazkena:
Arte dibertigarria
. 18:00 – Txokoaren atzealdeko berdegunea. Beharrezkoa da aplikazioan erreserbatzea, 4 eta 12 urte bitarteko bazkide baten profilarekin.
Piragua
 – Gozatu Arga ibaiaz. 18:00 eta 19:00 – Ibai aldeko ontziralekua. Beharrezkoa da aplikazioan erreserbatzea, 9 urtetik gorako bazkide baten profilarekin.

 Abuztuak 4, osteguna:
Aquagym
. 18:00 – Olatuen igerilekua.
Scalextric
. 16:00-21:00 – Patinodromoa.
Futbol eta Futbol 8 txapelketa
. 19:00 – Futbol-zelaia.
Izarren gaueko behaketa
. Nafarroako Astronomia Elkartea. 22:00 – Padeleko berdegunea.

 Abuztuak 5, ostirala:
Karta txapelketa
. 16:00 – Udako terraza.
Mozorro festa
. Kicirke Comediante. 18:00 – 3.pilotalekua.
Futbol eta Futbol 8 txapelketa
. 19:00 – Futbol-zelaia. 

2022 UDAKO IKASTAROAK
Astelehenean, abuztuaren 1ean, helduen igeriketa, txikien gimnasioa eta GAF ikastaroak eta jarduera anitzeko bonua hasiko dira. Bonuaren jarduera parrilla ezagutzeko, sakatu hemen.

2022 UDAKO LEHIAKETAK
-Kaldereteak:

Parte-hartzaile bakoitzari 3 untxi, patata, piper, tipula eta litro bat olio emango zaizkio.
Lehiaketan izena eman dutenek, abuztuaren 6an, osagaiak 09:30etik 11:00etara udako terrazan jaso beharko dituzte eta plateren aurkezpena 14:00etan 2. pilotalekuan egingo da.
-Postreak:

Gogorarazten dizuegu abuztuaren 4ko (osteguna) 12:00ak arte abuztuaren 6ko postre lehiaketan izena emateko epea zabalik dagoela.
-Argazki:

Gogorarazten dizuegu abuztuaren 1eko 12:00ak arte aurtengo lehiaketarako argazkiak bidali daitezkeela, honako gaia kontutan hartuta: Merezi duzun uda.
Sakatu hemen lehiaketaren oinarriak ezagutzeko.

2022/2023 NEGUKO PADEL ESKOLA
Astelehenean, abuztuaren 1ean, neguko padel eskolako izapideak egiteko epea hasiko da.
Talde eta ordutegi berean jarraitu nahi dutenek ez dute izena emateko inolako kudeaketarik egin behar, beren plazari eusten diote.
Eskaera berri gisa sartu nahi dutenek edo 2021/2022 ikasturteko ordutegia aldatu nahi dutenek honako inprimaki hau bete beharko dute.

Taldeen eta ordutegien komunikazioa koadro orokor batekin egingo da (izen-abizenekin). Taula hori www.cdamaya.com/padel/webgunean eta ataleko iragarki-taulan argitaratuko da. Jarduera honetan izena emateak edo berritzeak berekin dakar araudia onartzea eta datuak erabiltzeko eta argitaratzeko berariazko baimena ematea.

2022/2023 NEGUKO TENIS ESKOLA
Astelehenean, abuztuaren 1ean, neguko tenis eskolako izapideak egiteko epea hasiko da.
Inprimakia, talde eta ordutegi berean jarraitu nahi dutenek, egunez eta/edo orduz aldatu nahi dutenek, izen-emate berriek eta baja izapidetu nahi dutenek bete beharko dute.
Inprimakia: https://forms.gle/c5W6hFbBMAz5jHFbA