GAURKOTASUNA UZTAILAREN 23AN ORDUTEGIEN ALDAKETAK ETXERATZE-AGINDUAREN ONDORIOZ Etxeratze-aginduari buruz NJANek hartutako ebazpenaren ondorioz, neurri hori indarrean dagoen bitartean, ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan instalazioek 00:30era aurreratuko dute itxiera. Gainerako egunetan, instalazioak ohi bezala 00:00etan itxiko dira. Ostalaritzako ordutegia, astelehenetik igandera, 10:00etatik 00:00etara izango da.
ARAUDIA BETETZEA Lagundu instalazioak zaintzen, bizikidetza-arauak errespetatuz: – Berdeguneak zaintzen. – Esleitutako lekuetan jaten eta edaten. – Kirol-instalazioetan kirola eginez. – Igerilekuetan kontua izaten. Osasun-araudia betetzen lagundu: – Higiene pertsonala kontu handiz zainduz. – Maskara erabiltzen pertsonen arteko distantzia mantendu ezin duzunean. – Instalazio bakoitzaren edukiera betetzen. – Erreserbak kudeatuz eta erabiliko ez dituzunak ezeztatuz. Eskerrik asko.
2021 UDA “Amayabus” garraio-zerbitzua Uztailaren 5etik abuztuaren 29ra, Merindadeen Plazatik Amaya Kirol Hiriraino eta alderantzizko ibilbidean egiten duen garraio-zerbitzua martxan jarri da. Informazio guztia ezagutzeko sakatu hemen. Aisialdiko agenda – Gaur, 18:00etan, patinodromoan, “Pasado, magia y futuro” TEATROA izango da. – Bihar, larunbata, 22:00etan, udako terrazan, “Dúo Imperial” taldearen MUSIKAz gozatzeko aukera dago. – Igandean, urtebetetze aretoan, aisialdiko begiraleek GYNKANA bat antolatuko dute. – Asteartean, hilak 27, 18:00etan, urtebetetze gelan Ilundain Fundazioaren ATERPEAK proiektuaren ibilbide naturalistikoari ekingo zaio. – Asteazkenean, hilak 28, bi txandatan (18:00etan eta 19:00etan), PADDLE SURF: ARGA IBAIAZ GOZATU jarduera, beisbol zelaiaren atzealdean dagoen behin-behineko ontziralekuan egingo da. – Ostegunean, hilak 29, lehenengo pilotalekuan, 19:00etan, UDAKO ZINEMAren barruan euskaraz “Grufaloa” filma proiektatuko da. 21:00etan “Manou” filma proiektatuko da. Argazki lehiaketa Gogoratu, oraindik, argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dagoela. Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko, sakatu hemen.
