UDAKO AGENDA
– Uztailak 16, larunbata: Hippies & Folk. 60 eta 70eko folkak. 22:00 – Udako terraza.
– Uztailak 17, igandea: Gincana. Aisialdiko monitoreak. 18:00 – Urtebetetze aretoa.
– Uztailak 18, astelehena: Nutrizio-piramidea. Nafarroako dietista-nutrizionisten elkargo ofiziala. 18:00 – Urtebetetze aretoa.
– Uztailak 19, asteartea: Jasangarria naiz. Iruñerriko Mankomunitatea. 18:00 – Padeleko berdegunea.
– Uztailak 20, asteazkena: Arte dibertigarria. 18:00 – Txokoaren atzealdeko berdegunea. Beharrezkoa da aplikazioan erreserbatzea, 4 eta 12 urte bitarteko bazkide baten profilarekin. Piragua – Gozatu Arga ibaiaz. 18:00 eta 19:00 – Ibai aldeko ontziralekua. Beharrezkoa da aplikazioan erreserbatzea, 9 urtetik gorako bazkide baten profilarekin.
– Uztailak 21, osteguna: Udako zinema. 21:00 –1. Pilotalekua.
– Uztailak 22, ostirala: Freak Show. La Raspa zirkua. 18:00 –Patinodromoa.
2022 UDAKO IKASTAROAK
Oraindik ere udako ikastaro batzuetarako tokiak badaude. Kontsultatu hemen.
– Igeriketa ikastaroak:
Uztailaren 18an, astelehena, maila-probak egingo dira ordutegi hauetan, izena eman duen pertsonaren lehen abizenaren arabera:
12:00 eta 16:00 (A,B.C ,D)
12:15 eta 16:15 (E,F,G,H,I)
12:30 eta 16:30 (J,K,L,M,N)
12:45 eta 16:45 (O,P,Q,R,S)
13:00 eta 17:00 (T,U,V,W,X.Y.Z)
Proba horren ondoren, gainerako egunetarako esleitutako ordua jakinaraziko zaie.
Beharrezkoa da bainujantzia, txanoa eta toalla ekartzea.
“AMAYABUS” ITZULI DA
Bihartik, uztailaren 16tik, abuztuaren 28ra, Merindadeen Plazatik Amaya Kirol Hiriraino eta alderantzizko ibilbidean egiten duen garraio-zerbitzua martxan egongo da, ordutegi hauetan:
– 11:00: Merindades –Amaya KH.
– 14:00: Merindades – Amaya KH.
– 14:15: Amaya KH – Merindades.
– 16:30: Merindades – Amaya KH.
– 16:45: Amaya KH – Merindades.
– 20:30: Amaya KH – Merindades.
Gehienez 22 plaza dituen autobusa, Gobernu Zibiletik gertu dagoen Merindadeen Plazako geltokitik eta Amaya Kirol Hiriko ate nagusitik aterako da. Autobusa 3 minutu lehenago iritsiko da eta 2 minutu itxarongo du ordutegi bakoitzean. Bidaia bakoitzaren kostua 1€-koa izango da, 5 urtetik aurrera.

OSTALARITZA
– Txosna: Bihartik, uztailaren 16tik, abuztuaren 28ra, astelehenetik igandera, 13:00etatik 19:30era, ibaiaren inguruko udako txosna martxan jarriko da.
– Autozerbitzua: Bihartik, uztailaren 16tik, abuztuaren 28ra arte autozerbitzua eskuragarri egongo da, gizarte-aretoaren ondoko jatetxean. Azkenean, ordutegia astelehenetik igandera, 13:30etik 16:00etara izango da. Prezioa 12€-koa da, bi plater eta postrearekin eta 7 €-koa plater eta postrearekin. Edariak aparte doaz.
2022 UDAKO LEHIAKETAK
– Kaldereteak:
Uztailaren 18an, astelehena, 11:00etan eskuragarri izango dira abuztuaren 6ko kalderete lehiaketarako sutegien erreserbak. Parte-hartzaile bakoitzari 3 untxi, patata, piper, tipula eta litro bat olio emango zaizkio.
Osagaiak 09:30etik 11:00etara udako terrazan jasoko dira eta plateren aurkezpena 14:00etan 2. pilotalekuan egingo da.
Sutegiaren erreserba lehiaketara automatikoki inskribatzea da. Horretarako, app-a (erreserbak/KALDERETE lehiaketa sutegia/egutegian abuztuaren 6ra lekualdatu/sutegia hautatu/erreserbatu) edo harreran bertan egin beharko da. Erreserbak egiteko azken eguna abuztuaren 4an, osteguna, 12:00etan izango da.
– Postreak:
Uztailaren 18an, astelehena, 11:00etan abuztuaren 6ko postreen lehiaketan izena emateko epea hasiko da.
Plateren aurkezpena 13:00etan 2. pilotalekuan egingo da.
Izena emateko, App-an jarduera erreserbatu behar da (2022ko udako agenda/abuztuaren 6ra egutegian aldatzea/jarduera aukeratzea/erreserbatzea). Erreserbak egiteko azken eguna abuztuaren 4an, osteguna, 12:00etan, izango da.
– Argazkiak:
Amaya Kirol Hiriak bere bazkide guztiei deia egiten die 2022ko Uda Argazki Lehiaketan parte hartzera honako gaia kontutan hartuta: “Merezi duzun uda”.
Sakatu hemen lehiaketaren oinarriak ezagutzeko.
BEISBOLEKO JARDUNALDI BIKOITZA
Uztailaren 16an, larunbata, 11:00etatik aurrera CBS Toros – CB Viladecans artean beisbol jardunaldi bikoitza izango da.
