ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:
Seinaleak ezagutzeko klikatu hemen.
– Antzerkia: “Printzesen iratzargailua”.
Bihar larunbata, 18:00etatik aurrera 0 aretoan, Colectivo Humo taldeko Manuel Aliagak paper, itzal eta marrazki antzerkia egingo du zuzenean.
ZERBITZUAK
– Ostalaritza:
Asteburuko menua ezagutzeko klikatu hemen.
– Liburutegia:
Urtarrilaren 27an, astelehena, liburutegia itxita egongo da.
– Ludoteka:
Urtarrilaren 28an, asteartean, “Pollito” eskulana egiteko tailer bat egingo da.
SPINNING BIRTUALA
Datorren asteko plangintza ezagutzeko klikatu hemen.
INSTALAZIO OSOKO SISTEMA BIOMETRIKOEN PREBENTZIOZKO ESEKIDURA: AZTARNA ETA AURPEGI-EZAGUTZA
Gaur goizean, AEDONAko klubek ezohiko bilera bat egin dugu eta DMA Compliance bulegoko datuak babesteko gure ordezkariak eta Veridas enpresako ordezkariek parte hartu dute, sarbide kontroleko sistema biometrikoaren enpresa hornitzailea baita. Bileraren helburua Datuak Babesteko Espainiako Agentziak Osasunari ezarritako zigorraren ondoriozko egoera aztertzea izan da.
Aurkeztutako txostenak eta argudioak baloratu ondoren, Amaya Kirol Hiriko Zuzendaritza Batzordeak, zuhurtasun irizpide baten arabera, sistema honen erabilera aldi baterako etetea erabaki du urtarrilaren 27tik aurrera.
Data horretatik aurrera, bazkideak txartel fisikoaren edo aplikazioko QR kodearen bidez sartuko ahal dira instalazioetara (ate nagusia, erripako garita eta ibaiaren atea), gimnasiora (barrualdea eta kanpoaldea) eta bainuetxera. Padel pisten erreserben titulartasuna egiaztatzeko, aplikazioko 4. pistan egin ahal izango da, aplikazioaren QR kodearen bidez edo bazkide txartelarekin.
Bazkide txartela eskatu behar dutenek harreran bertan egin dezakete edo mezu bat bidali beharko dute recepcion@cdamaya.com helbidera, astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara.
Sistemaren prebentziozko etete hori sistemaren erabileraren berme juridikoak berriro izan arte luzatuko da.
KIROL JARDUERAK: BIGARREN LAUHILEKOA
Datorren otsailaren 1ean hasiko da zuzendutako jardueren bigarren lauhilekoa.
Eskuragarri dauden azken tokiak, interesdunek ordenaren arabera, 948 24 65 94 telefonoaren bidez edo bulegoan bertan egin ditzakete eskaerak, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:15era, ostegunera arte, urtarrilak 30.
EZAGUTU MARTXA NORDIKOAREN JARDUERA
Urtarrilaren 27an, astelehena, 17:00etan, Martxa Nordikoari buruzko informazio saio bat eskainiko da urtebetetze aretoan.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!
ITURGINTZAKO ETA HOTZ ETA BERO INSTALAZIOETAKO ESPEZIALISTA BAT HAUTATZEKO PROZESUA
Amaya Kirol Hiriak lanerako eta lan egonkortasunerako aukera interesgarria eskaintzen du:
Iturgintzan, hotz eta bero instalazioetan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duen pertsona bat bilatzen da, jarrera erabakitzailearekin eta taldean eta publikoari begira lan egiteko gaitasunarekin.
Profila:
– Espezialitatea iturgintzan eta klimatizazioan.
– Kogenerazio-sistema baten funtzionamendua ezagutzea.
– Esperientzia igerilekuen autokontrolerako protokoloan.
– Hornitzaileak eta zerbitzuak kontrolatzea.
– Pertsonak kudeatzeko gaitasuna.
– Euskara jakitea baloratuko da.
Baldintzak:
Kontratua: erretiro partzialagatiko txanda-kontratua, lanaldi osokoa eta mugagabea.
Ordutegia: goizez edo arratsaldez eta hilean asteburu baten inguruan (ordutegi zatitua).
Soldata: profilaren arabera hitzartu beharrekoa.
Prozesuak langileak hautatzeko enpresa baten aholkularitza izango du.
Otsailaren 14a baino lehen, ostirala, bidali CVa helbide honetara: asantos@irunaempleo.com
MANTENTZE LANETAKO TALDERAKO PERTSONA BAT HAUTATZEKO PROZESUA
Amaya Kirol Hiriak lanerako eta lan egonkortasunerako aukera interesgarria eskaintzen du:
Mantentze lanetan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duen pertsona bat bilatzen da, jarrera handikoa, erabakitzailea eta taldean eta publikoari begira lan egiteko gaitasuna duena.
Profila:
– Mantentze-lanetako espezialitatea: igeltserotza, lorezaintza, soldadura, etab.
– Esperientzia igerilekuen autokontrolerako protokoloan.
– Euskara jakitea baloratuko da.
Baldintzak:
Kontratua: erretiro partzialagatiko txanda-kontratua, lanaldi osokoa eta mugagabea.
Ordutegia: astelehenetik igandera, goizeko edo arratsaldeko txandan (bi atseden-egun).
Soldata: profilaren arabera hitzartu beharrekoa.
Prozesuak langileak hautatzeko enpresa baten aholkularitza izango du.
Otsailaren 14a baino lehen, ostirala, bidali CVa helbide honetara: asantos@irunaempleo.com
