AMAYA K.H., 2022KO KIROL ELKARTEA
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bitartez, Amaya Kirol Hiria klubaren kategorian nabarmendu du, “por su importante apuesta en la renovación de sus instalaciones deportivas (balneario, campo de béisbol) y modernización de la entidad con la instalación de placas fotovoltaicas y sistemas de aerotermia; realizando una importante apuesta en el deporte, ocio y salud, y siendo un modelo en la colaboración público-privada en el uso de sus instalaciones”.
ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– “Lightyear” Zinema:
Bihar, larunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, “Lightyear” filma 0 aretoan familia osoarentzat proiektatuko da.
SQUASH-AREN HASTAPENAK
Datorren larunbatean, urtarrilak 28, 18:00etan squash-ean hasteko jarduera berezi bat egingo da pista berrietan, 12 eta 18 urte bitartekoentzat. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da izena online ematea gaztearen erabiltzailearekin (12 urtetik 18ra) urtarrilaren 20ra arte, ostirala, 13:00ak baino lehen.
JARDUERAK
– Bigarren lauhilekoa:
Datorren otsailaren 1ean zuzendutako jardueren bigarren lauhilekoa hasiko da.
Baja hartu nahi dutenek urtarrilaren 31ra arte epea dute. Izapidea aurrez aurre egin daiteke, edo www.cdamaya.com web orrian deskarga daitekeen inprimakia (tramiteak atala) eta info@cdamaya.com helbidera bidal daiteke. Bestela, ikastaroan jarraitzen duela ulertuko da.
Plazak eskatzeko, 948246594 telefono-zenbakia erabil daiteke edo aurrez aurre, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:15era, urtarrilaren 31era arte edo plazak bete arte.
Plaza libreak kontsultatzeko sakatu hemen.
Otsailaren 1etik aurrera helduen jarduera anitzeko bonua ezagutzeko sakatu hemen.
Beste kontsultak egiteko: info@cdamaya.com
– Spinning Birtuala:
50 minutuko doako entrenamendua irakasle birtualarekin, benetako ibilbide grabatuen bidez.
Spinning aretorako sarbidea App mugikorraren QR edo txartelarekin.
App-aren bidez erreserbatu behar da plaza.
Erabiltzaile bakoitzak bizikleta desinfektatzen lagundu beharko du.
LUDOTEKA
Maiatzaren 27ra arte, ludotekaren zerbitzua ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik 13:30etara zabaltzen da. Astelehenetik ostegunera ordutegia 17:00etatik 20:00etara mantentzen da.
Urtarrilaren 24an, asteartea, “Taller de portafotos” egingo da. Era berean, urtarrilaren 31n, asteartean, “Taller de cuadro de flores” egingo da. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren (3-12 urte) erabiltzailearekin online izena ematea. Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiraleak gainbegiratutako haurren prezioa 1,50 €/ orduko da. Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.
OSTALARITZA
Ostalaritza zerbitzuko menuak ezagutzeko sakatu hemen.
KIROL EMAITZAK
– Squash:
C.D. Amayako Joel Eransusek eta Rosa Andresek joan den asteburuan squash pista berrietan jokatu zen Vasco – Navarro txapelketa irabazi zuten. Joelek Eduardo Razquini, gure ataleko jokalaria, 3-1 irabazi zion partida gogor batean. Rosak partida ikusgarria oparitu zigun Maider Briongos bilbotarraren aurkako finala irabaziz, 3-2ko emaitzarekin. Squash ataleko beste kideak final-zortzirenetara eta final-laurdenetara iritsi ziren.
