GAURKOTASUNA URRIAREN 9AN

GAURKOTASUNA URRIAREN 9AN

Oct 9, 2026

AMAYA KIROL HIRIAREN ETA NAFARROAKO RURAL KUTXAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA
Amaya Kirol Hiria lankidetza hitzarmen bat lortu du Nafarroako Rural Kutxarekin, eta, horri esker, besteak beste, erakundean kirola egiten duten 31 urtetik beherako kirolariek 50 euroko laguntza jaso ahal izango dute 2026-2027 denboraldiko kuotaren kostuaren zati bat hobaritzeko.
Laguntza hori jasotzeko, Nafarroako Rural Kutxako bezero izan behar duzu eskatzen duzun unean. Ez da eskatzen irauteko konpromisorik, gutxieneko saldorik edo kontuko mugimendu kopuru jakinik. Laguntzaren zenbatekoa bazkidea titularra den Nafarroako Rural Kutxako kontu korronte batean sartuta ordainduko da.
Interesdunek Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan eskatu ahal izango dute laguntza 2027ko ekainaren 30era arte.
Gainera, akordioak honako abantaila hauek aurreikusten ditu gazteentzat:
– Nafarroako Gazte Txartela 14 urtetik gorako guztientzat.
– Bizuma doan 14 urtetik aurrera.
– Haur eta gazteentzako doako programak 18 urtera arte.
– 30 urtera arteko doako Gazte Programa, biak barne, betiere Ruralvía banka digitaleko eta Infomail posta telematikoko doako zerbitzuak kontratatuta badaude eta telefono mugikorra erakundean eguneratuta badago. Baldintza horiek betetzen ez badira, kostua 20 eurokoa izango da hiru hilean behin.

ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:
Asteburuko seinalamenduak ezagutzeko klikatu hemen.
– Agenda kulturala: Ipuin kontalariak
Bihar larunbata, 18:00etatik aurrera, 0 aretoan, “Pontxa y la caja de los cuentos” ipuin kontaketa egingo da Tdiferencia lanarekin, gaztelaniaz eta euskaraz.
Emanaldia egiten duen pertsonarekiko errespetuagatik, emanaldia hasi ondoren aretoko sarrerak eta irteerak saihesteko eskatzen da. Era berean, isilik egon behar da, eta pertsona heldu batek une oro lagundu behar die haurrei.

ZERBITZUAK
– Ostalaritza:
Neguko eskaintza gastronomikoa ezagutzeko klikatu hemen.
– Ludoteka:
Urriaren 13an, asteartea, ludoteka itxita egongo da.
– Areto soziala:
Neguko denboraldian, oro har, ezin izango da telebista erabili 13:30etik 16:30era bitarteko ordutegian.

SAIO BIRTUALAK
– Spinning:
Datorren asteko plangintza ezagutzeko klikatu hemen.
– Jarduera anitzeko gela:
Datorren asteko plangintza ezagutzeko klikatu hemen.