ASTEBURUKO AGENDA
– Ipuin kontalaria Ines Bengoarekin:
Bihar, larunbata, 18:00etan, 0 aretoan, Ines Bengoarekin “Lluvia de cuentos” ipuin kontalariaz gozatu ahal izango da.
– Pilota:
Urriaren 8an, larunbata, 12:00etan, 2. pilotalekuan, Amayako pala gomazko Masterraren finala jokatuko da. Zuen zain gaude Juanillo-Begiristain vs Asiain-Mayo partida animatzeko.
ALDAGELA OROKORRAK
Asteburu honetan zoladura mantentzeko lanengatik aldagela orokorrak itxita egongo dira.
Igerileku olinpikoko aldagelak 8:00etatik 22:00etara zabalik egongo dira eta futbol-zelaiko harmailen azpiko aldagelak 10:00etatik 22:00etara. Futbol-zelaiko harmailen azpiko aldagelen erabilgarritasuna ezagutzeko, sakatu hemen.
LUDOTEKA
Ludoteka dinamizatzeko, hainbat ikaskuntza sustatzen dituzten espazioak sortu dira: sentsoriala, sinbolikoa, sortzailea, irakurketa, eraikuntza eta dramatikoa.
Era berean, asteartero, 17:30etik 19:30era, 5 eta 10 urte bitarteko bazkideentzat eskulan tailerrak antolatuko dira.
Asteartean, urriaren 11n, “Taller de cometas de hilo” egingo da. Era berean, urriaren 18an, asteartea, “Taller de lapiceros con tubos de papel” egingo da.
Bertaratzeko, haurraren erabiltzailearekin online izena ematea, aurreko ostiraleko 13:00ak baino lehen beharrezkoa izango da.
