GAURKOTASUNA URRIAREN 17AN

GAURKOTASUNA URRIAREN 17AN

Oct 17, 2025

ASTEBURU HONETAKO AGENDA
– Kirol lehiaketak:

Jardunaldien informazioa ezagutzeko, egin klik hemen.
– Agenda kulturala: 
Steam dibertigarria
Urriaren 18an, larunbata, 18:00etatik aurrera, “Sortu zure pegatinak” tailer sortzailea egingo da liburutegian, Kokearen eskutik, gaztelaniaz eta euskaraz.
Parte hartzeko, beharrezkoa izango da plaza erreserbatzea App bidez, larunbateko 14:00ak baino lehen, haurraren (3-12 urte) erabiltzailearekin, eta gehienez bi heldurekin lagunduta.

UNIBERTSITATE-KARPA
Urriaren 24an, ostirala, unibertsitate-karpa ospatuko da gure instalazioetan. Horregatik, urriaren 20tik 29ra bitartean patinodromoa itxita egongo da, eta karpa egunean ezingo da ibaiko atetik sartu ezta patinodromo ondoan dagoen aparkalekua erabili ere.

ZERBITZUAK
– Ostalaritza:

Neguko eskaintza gastronomikoa ezagutzeko, egin klik hemen.
Urriaren 30ean, 20:00etan, garagardo dastaketa bat egingo da gizarte aretoan.
Erreserbak telefonoz egin daitezke (650 585 301) edo esteka honen bidez:
https://bookings.agorapos.com/reservas/widget/1843/calendar/e047173c1e6e8a8476eecad7f7a95e4b168b42e7
– Ludoteka:

Urriaren 21ean, asteartea, “Armiarma-sarea” eskulan tailerra egingo da. Parte hartzeko, haurraren (3-12 urte) erabiltzailearekin online izena ematea beharrezkoa da.
Ludotekako ohiko funtzionamenduan bezala, monitorea zaindari duten haurrentzako prezioa 1,50€/ordu izango da.
Heldu batekin datozen haurrek ez dute ezer ordaindu beharko.

IBILALDI NORDIKOAREN PROBA-SAIOA
Ibilaldi nordikoak forma fisikoa hobetzen du, goiko eta beheko gorputz-adarrak aktibatuz, errendimendua areagotuz, nekearen sentsazioa gutxituz eta aire librean ariketa egiteaz gozatzeko aukera eskainiz.
Amaya Kirol Hirian hasiera- eta maila aurreratuko taldeak ditugu duela hiru denboralditik.
Ez izan zalantzarik: hobetu zure osasuna eta entrenatu giro onean. Zure zain gaude!
Egin zure proba-saioaren erreserba urriaren 20an, astelehena, 17:00etatik 18:30era, apparen bidez edo 948 24 65 94 telefonora deituta.
Ez dutenek, maileguan hartzeko bastoiak izango dituzte eskuragarri.
Elkarretaratze-lekua: sarrerako hall-ean.

HAMAKAK GORDETZEKO ORDAINKETA-BILTEGIA
PATINODROMOAREN ONDOKO PARRILLAK ETA GALDARAK GORDETZEKO BILTEGIA

Azaroaren 1etik aurrera hamakak gordetzeko ordainpeko biltegia (Txoko) eta patinodromoaren ondoko parrillak eta galdarak gordetzeko biltegia egongo dira eskuragarri.
Uholdeen aurrean badaezpada, futbol zelaiko biltegiak 2026ko apirilaren 1etik aurrera egongo dira eskuragarri.

SPINNING BIRTUALA
Hurrengo asteko planifikazioa ezagutzeko, egin klik hemen.