GAURKOTASUNA OTSAILAREN 4AN

GAURKOTASUNA OTSAILAREN 4AN

Feb 4, 2022

GAURKOTASUNA OTSAILAREN 4AN

ASTEBURUKO AGENDA
– Ipuin kontalaria: “Un cuento con muchos aires”
Otsailaren 5ean, larunbata, 18:00etan, 1. aretoan, “Un cuento con muchos aires” ipuin kontalariaz gozatu ahal izango da. Osasun-prebentzioari buruzko araudia une oro beteko da: maskara, distantziak eta aireztapena. Araudiak ez du baimentzen janaria eta edaria kontsumitzea.
– Futbola:
Futboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Igeriketa:
Igandean, 2022ko Kimuen eta Haurren kontrol Jardunaldia izango da, Tuterako Clara Campoamyko igerilekuan. 44 igerilari joango dira: gizonezkoak 14 igerilari eta emakumezkoak 30 igerilari.

KIROL ALBIESTEAK
Irristaketa:
Joan den asteburuan, irristaketa-taldea Pirinioen Arteko Kopan parte hartuz hasi zuen denboraldia. Txapelketa hori Nafarroako Irristaketa Federazioak eta Frantziako Roller eta Skateboardeko Mendebaldeko Ligako Batzordeak antolatu zuten, eta Txantrea KKE-ko patinodromoan egin zen, Espainiako eta Frantziako 400 patinatzaile ingururekin.
Amaya KH-ko ordezkariak, 60 patinatzaile inskribatuekin, arrakasta handia izan zuen kategoria guztietan.
– Mini mixtoa: Martina Inchusta (3. postua).
– Emakumezkoen prebenjamina: Uxue Zuazu (2. postua) eta Haizea Iraizoz (3. postua).
– Emakumezkoen benjamina: Ainitze Lorente (3. postua) non lehen 10 patinatzaileen artean 6 Amaya KH-koak ziren.
– Gizonezkoen benjamina: Marcos Pérez (3. postua).
– Haurrak emakumezkoak (5.000 metro kanporatzea): Mar Ayzagar (3. postua).
– Haurrak gizonezkoak (3000m puntu y 5.000 metro kanporatzea): Telmo Parra (2.postua bietan).
– Gazteak emakumezkoak:
.5000m puntu Julene Vera (3. postua).
.500m sprint: Irati Salinas (1. postua), Julene Vera (2. postua), Naiara Zudaire (3. postua).
.10000m kanporatzea: Irati Salinas (1. postua).
– Gazteak gizonezkoak:
.500m sprint: Hugo Bretón (1. postua), Gaizka Blanco (2. postua).
.5000m puntu: Gaizka Blanco (2. postua), Hugo Bretón (3. postua).
.1000m sprint: Gaizka Blanco (1. postua), Hugo Bretón (2. postua).
.10000m kanporatzea: Gaizka Blanco (1. postua).
– Juniorra/Seniorra:
.500m sprint: Rubén Pardo (3. postua).
.10000m kanporatzea: David Gómez de Segura (3. postua).

Zorionak!

– Ariadna Malo hirugarrena igeriketako 3.000 metrotan
Ariadna Malok, Itziar Berruete entrenatzailearekin batera, igeriketako distantzia luzeko Espainiako txapelketan parte hartu du, Bartzelonan (Nova Escullera igerilekua), eta hirugarren postua lortu du haurren kategorian. Zorionak!

OSTALARITZA
Asteburuko menua eta ostalaritza-zerbitzuaren iradokizunak ezagutzeko, sakatu hemen.
Mota askotako ogitartekoak, konboak, plater konbinatuak eta behi-hanburgesa bereziak ditugu.

2022 ZOZKETA AUKERAK
MARTXOAN, APIRILAN ETA MAIATZAN, hilaren 11n, bi zozketa egingo dira: Bata orokorra, bai bazkide bai ez bakide direnentzat eta bestea bakideentzat bakarrik. Bietan beharrezkoa da 18 urte gorakoa izatea.
Bi zozketa hauetatik 50 + 50 onuradun aterako dira aukera bakoitzeko eta hauek bazkide egiteko sarrera kuotaren prezioa emango dute: martxoan 650€, apirilan 750€ eta maiatzan 850€. Bazkide ez direnentzat, saria beti izenduna izango da eta bazkide onuradun izan direnak aukera nori eman behar diotenaren berri bulegoan emango dute.
Zozketen baldintzak kontsultatu eta izena eman otsailaren 11tik aurrera esteka honetan.

Ez izan zalantzarik eta PARTE HARTU!

EZOHIKO BATZAR NAGUSIA
Gogorarazten dizuegu datorren larunbatean, otsailaren 12an, goizeko 9:30etan (lehen deialdia) eta 10:00etan (bigarren deialdia) 2022rako inbertsioak finantzatzeko aurrekontua bazkideei aurkeztuko zaie, onar dezaten:
– Futbol zelaiko harmailen azpiko komun eta harraskak birmoldatzea.
– Rokodromoa: Boulder eta horma bertikala.
– Eraikin berriaren ondoko kanpoko aparkalekua urbanizatzea.
– Ibaiaren sarbidea eta sarrerako atea eta inguruko itxituraren zati bat finkatu eta hobetzea.
– Sarrerako atondoa birmoldatzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.