ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol Lehiaketak:
Hauen berri izateko, sakatu hemen.
– Ipuin-kontalaria: “Ipuina geldi dezatela jeisten naizela”:
Bihar, larunbatarekin, 18:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria izango da: “Ipuina geldi dezatela jeisten naizela” (Tdiferencia), 0 aretoan, familia osoarentzat.
OSTALARITZA
Ostalaritza zerbitzuko menuak ezagutzeko, sakatu hemen.
KIROL BERRIAK
– Igeriketa:
Joan den larunbatean, urtarrilak 27, Madrilen ospatu zen p50ko 2023 distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan, RFENek eta FMNk antolatuta. Bertan Ariadna Malo (Amaya KH), Espainiako 3.000 metroko txapeldunordea izan zen, emakumezkoen kategorian.
– Master Igeriketa:
Urtea hasi eta gero eta gehiago dira lehiaketetan parte hartzera animatzen diren igerilari masterrak. Oraingoan, 18 igerilarik parte hartu zuten Nafarroako Neguko Master Txapelketaren 2. jardunaldian, urtarrilaren 22an. Ahalegin guztia islatu zen AMAYA KH sailkapen orokorrean lortutako 2. postuan.
Guztiek lan handia egin zuten, baina aipamen berezia egingo diegu gure 4×50 estilo misto +200 txandari: Alberto Segura, Jokin Goñi, Saioa Ziriza eta Raquel Fernández.
Igerilekuan urteak betetzea merezi du!!!
Parte-hartzaileak: Santiago, Edorta, Jokin, Mikel, Glen, Leire O., Saioa, Laura, Álvaro, Itziar, Óscar, Iñaki, Imanol, Andrea, Leyre G., Raquel, Alberto y Gonzalo.
Igeri egitea gustoko baduzu, probatzera etortzera animatzen zaitugu, berdin da zure adina eta erritmoa, hemen guztiontzako lekua dago! Ariketa egiteko eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez da behar.

