ASTEBURUKO AGENDA
– Zinema familiarra: “El príncipe olvidado”
Otsailaren 12an, larunbata, 18:00etan, 1. aretoan, “El príncipe olvidado” filmaz gozatzeko aukera dago. Osasun-prebentzioari buruzko araudia une oro beteko da: maskara, distantziak eta aireztapena. Araudiak ez du baimentzen janaria eta edaria kontsumitzea.
– Futbola:
Futboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
2022 ZOZKETA AUKERAK
MARTXOAN, APIRILAN ETA MAIATZAN, hilaren 11n, bi zozketa egingo dira: Bata orokorra, bai bazkide bai ez bakide direnentzat eta bestea bakideentzat bakarrik. Bietan beharrezkoa da 18 urte gorakoa izatea.
Bi zozketa hauetatik 50 + 50 onuradun aterako dira aukera bakoitzeko eta hauek bazkide egiteko sarrera kuotaren prezioa emango dute: martxoan 650€, apirilan 750€ eta maiatzan 850€. Bazkide ez direnentzat, saria beti izenduna izango da eta bazkide onuradun izan direnak aukera nori eman behar diotenaren berri bulegoan emango dute.
Zozketen baldintzak webgunean kontsultatu eta otsailaren 11tik aurrera izena eman esteka honetan: https://cdamaya.com/sorteos-20…
Ez izan zalantzarik eta PARTE HARTU!
EMAKUMEZKOEN FUTBOL-JOKALARIAK ERAKARTZEA
Futbol ataletik Amaya Kirol Hiriko bazkide guztiei jakinarazi nahi dizuegu 2022-2023 denboraldirako proiektu berri bat lantzen ari garela, gure klubean emakumezkoen futbola hazteko. Gaur egun, futbol 8ko emakumezkoen talde bat dugu eta gure jokalariek Amayan jokatzen jarraitzea eta emakumezkoen futbolean sinesten duen klub gisa haztea nahi dugu.
Amaya Kirol Hiriko bazkide guztiei animatzen zaituztegu proiektu handi honekin eta familia handi honekin bat egitera, hemen gure instalazioetan emakumezkoen futbolaz gozatzeko.
Amayan emakumezkoen futbolaren ilusioa handitzen ari da, taldera batu zaitez!

