GAURKOTASUNA MARTXOAREN 24AN

GAURKOTASUNA MARTXOAREN 24AN

Mar 24, 2023

ASTEBURUKO AGENDA
Kirol-lehiaketak:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen
Antzerkia: “La boda de los conejos”
Bihar, larunbata, 18:00etan, 0 aretoan, “La boda de los conejos” antzezlana egingo da.
Euskarazko zinema: “Lunáticos”
Igandean, 0 aretoan, 18:00etan, “Lunáticos” euskarazko filma proiektatuko da.

50M-ko IGERILEKUA
Bihar 50 metroko igerilekua 9:00etatik 12:00etara irekita egongo da, Waterpolo Navarrak UE Hortaren aurka jokatuko duen partidua dela eta. Barkatu eragozpenak.

BOULDERRARI ARRETA EMATEKO ZERBITZUA
Boulderrari arreta emateko zerbitzua berriz ere erabilgarri dago, astearte eta ostegunetan 17:30etatik 19:30etara.

ASTE SANTUKO PROGRAMAZIOA
Aste Santu honetarako ohiko jolas eta kirol kanpamentuak eta futbol eta beisbol kanpamentu bereziak eskaintzen dira. Gainera, adin guztietarako kultura- eta gizarte-jarduerak programatu dira.
Programazioa ezagutzeko sakatu hemen.

LUDOTEKA
Martxoaren 28an, asteartea, “Goma Eva” tailerra egingo da. Era berean, apirilaren 4an, asteartea, “Peces” tailerra egingo da.
Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren (3-12 urte) erabiltzailearekin online izena ematea. Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiraleak gainbegiratutako haurren prezioa 1,50€/orduko da. Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.

OSTALARITZA
Ostalaritza zerbitzuaren menuak ezagutzeko sakatu hemen.

KIROL ALBISTEAK
Pilota:
Amayako pilotariak, Juncal Quevedo eta Olaia Sarasibar, Argentinako gomazko paleta irabazi berri dute trinketean.
Iaz gazteen txapela irabazi ondoren, aurten senior mailan eman zuten izena eta gure pilotari bikainek euren kalitatea erakutsi zuten, maila absolutuan txapela lortuz.

Squash:
Joan den asteburuan Nafarroako Squash Txapelketa ospatu zen eta bertan Amayako 5 jokalarik parte hartu dute. Oso emaitza onak lortu dituzte guztiek jokatzen daramaten denbora gutxi kontuan hartuta eta gure txapeldunen urratsak jarraituko dituztela agindu dute.

Amayako gure bi jokalarik, Joel Eransusek eta David Marinek, Donibane Kirol Elkartean joan den asteburuan ospatutako Gizonezkoen Nafarroako Squash Txapelketako finala jokatu zuten. Joel Nafarroako txapeldun absolutua izan zen, Davidi 3 eta 1 irabazita, ikusleak azken punturaino airean mantendu zituen partida zirraragarri batean.

-Emakumezkoen gimnastika artistikoa:
Joan den larunbatean, Gasteizen, gure GAF taldeko bost kidek, Bide Olinpikoan, Txapelgym txapelketan parte hartu zuten. Hainbat domina lortu zituzten eta, sare sozialetan jaso zuten babes handiari esker, 2. postuan geratu ziren bideo-koreografia lehiaketan, snack eta gozoki saski batekin sarituak izan zirelarik.