GAURKOTASUNA MARTXOAREN 1EAN

GAURKOTASUNA MARTXOAREN 1EAN

Mar 1, 2024

ASTEBURUKO AGENDA
–Kirol-lehiaketak:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
–Ipuin-kontalaria:

Bihar, larunbata, 18:00etatik aurrera, 0 aretoan, Izaskun Mujikaren “Las disparatadas historias de mi tía Josefina” ipuina kontatuko da.

PILOTALEKUAK
Hobekuntzak amaitu ondoren, bihar, larunbata, 3. pilotalekua erreserbatu ahal izango da.
Mesedez inguruan kontuz izan1. eta 2. pilotalekuetako obrek martxan jarraitzen baitute.

UHOLDEAK ERAGINDAKO INSTALAZIOAK ERABILTZEA
Gaurtik aurrera futbol zelaiko aldagelak erabili ahal izango dira.
Bihar tenis-pista guztiak erabili ahal izango dira.
Astelehenean, 16:00etatik aurrera, 50 metroko igerilekua martxan egongo da.

ASTE SANTUKO PROGRAMAZIOA
Jolas eta futbol kanpamenduen antolaketa ezagutzeko sakatu hemen.

2024-2025 DENBORALDIKO FUTBOL INSKRIPZIOAK
Maiatzaren 1era arte irekita egongo da 2024-2025 denboraldirako futbol sailean izena emateko epea.
Informazio guztia ezagutzeko sakatu hemen.

OSTALARITZA
Karta ezagutzeko sakatu hemen.
Asteburuko menua ezagutzeko sakatu hemen.

LUDOTEKA
Martzoaren 5an, asteartea, “Nube multicolor” tailerra egingo da. Era berean, martxoaren 12an, asteartea, “Mono” tailerra egingo da.
Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren (3-12 urte) erabiltzailearekin online izena ematea. Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiraleak gainbegiratutako haurren prezioa 1,50€/orduko da.
Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.

SPINNING BIRTUALA
Datorren asteko plangintza ezagutzeko sakatu hemen.

KIROL LORPENAK
-Igeriketa:

Otsailaren 21etik 25era Espainiako Junior eta Absolutu Igeriketa Txapelketa ospatu da Sabadellen.
Gure lau kirolariek maila bikainean egin dute igeri, meritu handiko markak eta postuak lortuz. Ekaitz Lopezek eta Mariló Martik euren denborak hobetuta final absolutuetan parte hartu dute. Estreinaldian, Mikel Usok distira egin du 200 metroko proba librean, bere adineko zortzigarren postua lortuz. Ariadna Malok bere marka guztiak hobetu ditu eta bi urre eta bi zilar lortu ditu Nafarroako bi errekor eta lau adin marka onenekin.

-Igeriketa masterra:
Joan den igandean, otsailaren 25ean, gure instalazioetan egindako I. Amaya Master Trofeoan antolakuntzak arrakasta handia izan zuen. Autonomia-erkidego ezberdinetako 30 klubetako 199 igerilarik hartu zuten parte. Gure igerilarietako 20k Amaya Kirol Hiria ordezkatu zuten, eta merezitako hirugarren postua lortu zuten bigarrenarengandik 75 puntura.
Zorionak!

-Irristaketa:
Asteburu honetan gure pistan kluben arteko Liga Nazionala hasi zen eta, espero bezala, lasterketa ikusgarriak ikusi ahal izan ziren estatu mailan dagoen bihurgune paraboliko bakarrean.
Gainera, igandean San Juanen Indoor eguna ospatu zen. Oso emaitza onekin, dena emateko gogoz ekin genion urteari!