GAURKOTASUNA MAIATZAREN 12AN

GAURKOTASUNA MAIATZAREN 12AN

May 12, 2022

2022 UDAKO JARDUERAK: JOLAS ETA KIROL KANPAMENTUAK, KIROL-CAMPUSAK, IGERIKETA IKASTAROAK, KIROL IKASTAROAK ETA JARDUERA ANITZEKO BONUA
Datorren udarako jardueren berri ematen dugu.
Programazioa ezagutzeko sakatu hemen.

ASTEBURUKO AGENDA
Eskulanak familian:
Oraindik ere lekua dago liburutegian larunbatean 18:00etan familian egingo den eskulanen saiorako. Uda inguruan eskulan bat egingo da.
Bertaratzeko, beharrezkoa da Apparen bidez erreserba egitea haurraren erabiltzailearekin (3-12 urte), gehienez ere bi pertsona helduekin batera.
Beisbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
Futbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Emakumezkoen gimnasia artistikoa:
Larunbatean Gasteizko Mendizorrotza Kiroldegian Amaya KHaren GAF lehiaketako taldeak Txapeldun 2022 txapelketa jokatuko du.
– Igeriketa:
Larunbatean Nafarroako Ligako 3. jardunaldia jokatuko da 10:00etan eta 17:00etan Guelbenzuko igerilekuan.
Kategoria absolutuko, gazte, haur eta kimuko 11 igerilari mutil eta 23 igerilari neska parte hartuko dute.

IGERILEKU OLINPIKOA (5Om)
Igandean igerileku olinpikoa 08:00etatik 20:00etara zabalik egongo da. Gogoan izan, estalita dagoenez, nahitaezkoa dela txanoa erabiltzea.

OSTALARITZA
Gogoratu ostalaritza zerbitzua udako terrazan dagoela. Ekainaren 11ra arte ordutegia astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara izango da, ostiraletan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 00:00etara, larunbatetan 10:00etatik 00:00etara eta igandeetan 10:00etatik 21:00etara.
Askotariko ogitartekoak, konboak, plater konbinatuak eta gure behi-hanburgesa bereziak eskaintzen dira.
San Fermin hamaiketako berezia ezagutzeko sakatu hemen.

KIROL LORPENAK
– Beisbola:

Maiatzaren 19tik 22ra bitartean Asturiasen 11 eta 15 urte arteko selekzio autonomikoen Espainiako txapelketak egingo dira, eta horretarako Amaya KHko jokalari hauek aukeratu dira.
12 urtez azpikoen kategoria: Yeray de la Iglesia eta Alain Berraondo.
15 urtez azpikoen kategoria: Dylann Arce, Hansel Mercado eta Iker Ochoa.
Era berean, Dylann Arce Espainiako 15 urtez azpiko selekzioan parte hartzeko deialdian sartu dute, datorren uztailean Valentzian izango den 15 urtez azpiko Europako Txapelketaren sailkapenerako.
Zorionak guztiei!!
– Irristaketa:

Irristaketa sailak pasa den asteburuan Gijonen ospatu zen Espainiako Pista Txapelketan arrakasta lortu du.
Amaya KHko espedizioak 20 patinatzaile izan zituen, kimu, haur eta gazte mailakoak.
Taldeak 3 urre – Hugo Breton (2) eta Nerea Ceballos –, 2 zilar – Naiara Zudaire eta Hugo Breton – eta 3 brontze – Nerea Ceballos, Naiara Zudaire eta Gaizka Blanco – lortu zituen, Amaya KH estatu mailan hirugarren talde sarituena bihurtuz.
Taldea txapelketa eta proba nazionaletarako prestatzen ari da, Txantreako pistan eta Antoniuttiko zirkuituan.

LUDOTEKA
Maiatzaren 16an, astelehena, 17:30etik 19:30etara aire zabaleko jokoak egingo dira eta maiatzaren 19an, osteguna, eskulanak ludotekaren barruan.
Bertaratzeko, beharrezkoa da Apparen bidez erreserba egitea haurraren erabiltzailearekin.

KIROL NUTRIZIOARI BURUZKO HITZALDIA
Maiatzaren 19an, 18:00etan, Iratxe Etxalekuk, Igeriketa Artistikoko taldeko entrenatzaileak, kirol-elikadurari buruzko hitzaldia emango du Gizarte Aretoan. Joateko, beharrezkoa da zure plaza app-ean erreserbatzea edo 948 24 65 94 telefonora deitzea.

UDA HONETAN AMAYAN LAN EGIN
Udako kanpaina dela eta, bazkideei mantentze-lanetan, garbiketan eta zerbitzuetan lan egitea eskaintzen zaie. Interesa dutenek maiatzaren 20a baino lehen curriculuma info@cdamaya.com helbidera bidali dezakete.

Pribatutasunaren laburpena

Hirugarrenen cookie analitikoak (Google) erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-ohituretan oinarritutako profilak egiteko.