GAURKOTASUNA IRAILAREN 30EAN

GAURKOTASUNA IRAILAREN 30EAN

Sep 30, 2021

MURRIZKETEN AMAITZEA
Bihartik aurrera, ostirala, murrizketen amaitzearen ondorioz indarrean sartuko diren berritasunen abisua ematen dugu:

Sarrerak
Sarrera eta irteera txartelarekin, mugikorrarekin (QR) edo aztarnarekin.

Gimnasioa
Ordutegia: astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara, aurretiko hitzordurik gabe. Langileak egoten jarraituko dira astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 15:15era eta 16:00etatik 22:00etara. Igandeetan 8:00etatik 15:15era. Erabiltzaile bakoitzak erabiliko dituen eta erabili dituen elementuak desinfektatzen lagundu beharko du. Barne-esparrua denez, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Baimendutako adingabeek heldu batek lagunduta edo aretoko begiraleen odutegian joaten jarraitu ahal izango dute: astelehenetan eta asteazkenetan (10:00etatik 12:00etara) eta astelehenetik ostegunera (18:15etik 22:00etara).

Sauna
Astelehenetik aurrera, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara, larunbatetan 8:00etatik 19:30era eta igandeetan 8:00etatik 14:00etara saunak eskuragarri egongo dira. Igande eta jaiegunetako arratsaldeetan itxita egongo da. Sarrera txartelarekin edo hatz-markarekin izango da, egunean bi orduko mugarekin, eta ordu bakoitzaren kostua 1 €-koa izango da. Hilean 4 sarrera baino gehiago erabiltzen badira, gehieneko kostua 4 €-koa izango da.

Aldagelak, dutxak eta komunak
Edukiera-murrizketak kendu dira, dutxa kolektibo guztiak erabil daitezke eta esku-lehorgailuak gaitu dira.
Gogoan izan 25 m-ko igerilekuko obra eta igeriketa eskolako ikastaroen hasiera direla eta, gogorarazi nahi dugu urriaren 4tik (astelehena) aurrera aplikatuko den aldagelen banaketa: aldagela orokorrak kirol-jarduera guztietarako eskuragarri egongo dira, uretako jarduetarako izan ezik. 50 m-ko igerilekuko aldagelak soilik uretako jardueren (igeriketa librea, bainu ludikoa, aquagym, eskola eta igeriketa, masterra eta igeriketa artistikoa) erabiltzaileek erabili beharko dituzte.

Txoko jantokia
Neguko erreserben ordutegia (mahaiak eta sutegiak): 8:00etatik 12:00etara, 12:00etatik 17:00etara, 17:30etik 20:30era eta 20:30etik 22:00etara. 120 lagunentzako mahaiak berreskuratu dira.

Jantokien erreserbak
Gogoan izan neguan zehar honako mahai hauen erreserbak prestatu direla:
1. Harmailapeko mahaiak: 11., 31. eta 61.
2. Harmailapeko mahaiak: 11, 31 eta 51.
Haurren jantokia: 1., 3., 11. eta 14.
Gainerako mahaiak erabilera librekoak dira.

Ostalaritza
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 21:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 24:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 24:00etara eta igandeetan 10:00etatik 21:00etara. Zerbitzua udako terrazan mantenduko da. Barra-zerbitzua baimenduta dago. Taldeen erreserbak aldez aurretik 673 20 86 77 telefonoan egingo dira. Menuen eskaintza ezagutzeko sakatu hemen.

Egongela
Mahai guztiak erabilgarri daude, aurretiko hitzordurik gabe.

Liburutegia
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 21:00etara. Ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.
Ordenagailu guztiak gaitu dira.

Ludoteka
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara. 2-10 urteko haurrentzat.
Begiraleak gainbegiratutako prezioa 1,50 €/ordukoa da eta harreran ordainduko da.
Haurrak gurasoekin sar daitezke (gehienez 4 heldu orduko). Haur bakoitzak gehienez bi ordu erabili ahal izango ditu egunean eta ludotekan aldi berean ezin izango dira 10 haur baino gehiago egon.

Urtebetetze aretoa
Astelehenetik aurrera, urtebetetze-aretoa astelehenetik igandera erabilgarri egongo da, 17:30etik 20:30era, 4-12 urteko bazkideentzat. Haur bakoitzeko eta denboraldi bakoitzeko erreserba bat egin ahal izango da. Urtebetetze gelan, gehienez 15 pertsona gonbidatu daitezke. Erreserbak hilabete bat lehenago egiteko aukera dago, 948 246594 telefonoan edo online (haurraren profila). 12 urte gorakoek, bazkide ez direnek, 3€ ordaindu beharko dituzte astelehenetik ostiralera, eta 5 € larunbat, igande eta jaiegunetan. Lokala aurkitzen den garbitasun- eta higiene-baldintza berberetan utzi beharko da.

Jarduera-gelak
Jarduera anitzeko bonurako erreserbak handitu dira beharrezkotzat jo diren jardueretan. Barne-esparruak direnez, oraindik ere derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.

Prebentzio-neurriak
Maskara derrigorrezkoa izaten jarraitzen du espazioen barruan eta aire zabaleko lekuetan, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu ezin denean. Instalazio guztiak desinfektatzen eta garbitzen jarraituko dira. Bazkideei prebentzio-neurriak mantentzen jarraitzea eskatzen dizuegu.

NEGUKO KULTUR PROGRAMAZIOA
Datorren larunbatean, urriaren 2an, 18:00etan, 1. aretoan, Tdiferencia konpainiaren “Las aventuras de Samin” ipuin kontaketarekin neguko kultur programazioa hasiko da. Urritik maiatzera bitarteko egitaraua ezagutzeko sakatu hemen.

50 M-KO IGERILEKUA URRIAREN 2AN, LARUNBATA, 18:00AK ARTE
Waterpolo Navarra eta CN Terrassa taldeen arteko topaketa dela eta, 50 metroko igerilekua urriaren 2an, larunbata, 18:00ak arte zabalik egongo da.