IGERILEKUEN ORDUTEGIA
Gogoratzen dugu astelehenetik igandera 50 metroko igerilekua 8:00etatik 21:30era zabalik dagoela eta haurren igerileku ludikoa 10:00etatik 21:30era.
ZUMBA ETA SPINNING MASTERCLASS
Ekainaren 12an, larunbata, udako denboraldiari ongietorria emateko, zumba eta spinning masterclass bat programatu da:
Zumba: 09:30etik 10:30era, 2. pilotalekuan. 6 urte gorakoentzat*.
25 plaza libre. Prezioa: 3 €.
* Adingabeek heldu batekin joan behar dira.
Spinning: 11:00etatik 12:30era, 2. pilotalekuan. Adin nagusientzat.
21 plaza libre. Prezioa: 4,5€.
Edukiera kontrolatzeko eta osasun-araudia betetzeko, ezinbestekoa izango da app-etik, webguneko bazkide-eremutik edo bulegoan izena ematea.
Izena emateko gaurtik ekainaren 11ra arte, 13:00etan edo plazak agortu arte.
Saio bakoitza uztailaren hasieran kobratuko da, banku-igorpenaren bidez.
UR- EREMUAREN, SPA BAINUETXEAREN, SQUASHEKO PISTEN ETA ROKODROMOAREN BERRITZEA ETA HANDITZEA
Joan den astean, squasheko eraikina eraisteari eragiten zioten instalazio guztiak (elektrizitatea, iturgintza, suteak, etab.) desmuntatu ziren. Aste honetan eraikina eraitsi dute eta hondakinak ateratzen hasi dira.
UDAKO ALDAGELAK FUTBOL-ZELAIKO HARMAILA AZPIAN
Joan den astean zoladuraren indusketa eta hondakinak kentzen amaitu zuten.
Aste honetan, lurpeko saneamendu-sarea jarri dute eta hormigoizko konpresio-geruza bota dute. Aldi berean, harmailetako bideko belar artifiziala jarri du.
