OSTALARITZA ZERBITZUA
Aste honetarako eguraldi iragarpena dela eta, udako terrazako ostalaritza zerbitzua ekainaren 9an irekiko da.
Barkatu eragozpenak.
AEDONA BONUEN ZOZKETA
Jasotako eskaera kopurua eskuragarri dauden bonuen kopurua baino handiagoa denez, AEDONA bonuen zozketa bihar egingo da, ekainaren 3an, asteartea, 13:00etan.
Zozketaren berri bihar emango da, egunean zehar. Bonuak ekainaren 4tik 27ra bitartean erosi beharko dira, bulego-ordutegian, saritutako pertsonaren karneta aurkeztuta. Ordainketa unean bertan egin beharko da, eskudirutan edo txartelarekin.
Gogorarazten dugu saritu izan den Amaya K.H-ko bazkidea bertan egon behar dela beste klubetako pertsonak sartzen direnean. Halaber, gonbidatutako pertsonek jatorrizko klubeko karneta aurkeztu beharko dute.
Egin klik hemen zozketan dagokizun zenbakia kontsultatzeko. Zerrenda bazkide-zenbakiaren arabera ordenatuta dago, bilaketa errazteko.
