GAURKOTASUNA AZAROAREN 5EAN

GAURKOTASUNA AZAROAREN 5EAN

Nov 5, 2021

ASTEBURUKO AGENDA
– Ipuin kontalaria:

Bihar larunbata, azaroak 6, arratsaldeko 18:00etan 0. aretoan “El libro más feo del mundo” ipuin kontalariaz gozatu ahal izango da.
– Beisbola:

Beisboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Botxak:

Azaroaren 7an, igandean, 10:00etan Amaya KH vs Ansoain partida jokatuko da.
– Futbola:

Futboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Gimnasia artistikoa:

Bihar arratsaldean, Amayako aparatu aretoak, Nafarroako GAF Txapelketa hartuko du, oinarri eta bide olinpikoko kategoria guztientzat. Antolakuntza-arrazoiak direla-eta, gimnasta bakoitzeko bi laguntzailek baino ezingo dira aretora sartu.
– Igeriketa:

Halaber, bihar, larunbata, Nafarroako Kirol Jokoen promesen XXXV. Ligako 1. jardunaldia jokatuko da benjamin (10:00etan Tuterako Arenas SDRn) eta alebin mailan (17:00etan Tafallako C.N.). Amaya Kirol Hiriko 70 igerilarik parte hartuko dute.
– Irristaketa:

Era berean, bihar, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Amayako patinodromoak adingabeen Nafarroako Liga – JDN azken jardunaldia hartuko du.
– Waterpoloa

Azkenik, larunbat honetan, azaroak 6, 19:30tan C.D. Waterpolo Navarra – Geodesic Real Canoe N.C partida jokatuko da.
Hori dela eta, 50 m-ko igerilekua 18:00etan itxiko da, instalazioa prestatzeko.

PADEL
Dagoeneko, 2022 denboraldirako padeleko federazio-lizentziaren alta, berritzea edo baja izapidetu daiteke. Nahitaezkoa da Nafarroako Pádel Federazioak antolatutako edozein lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko.
2021eko azaroaren 26ra arte, tramitatzeko inprimakira sartu ahal izango da. Sartzeko sakatu hemen.

OSTALARITZA
Gogoan izan abenduaren 30eko 42/2010 Legearen arabera debekatuta dagoela leku itxietan erretzea (bi pareta eta sabai bat baino gehiago). Beraz, udako terrazako gune batzuetan ezin da erre.
Erreserbak ostegunera arte egin behar dira 673 20 86 77 telefonoan. Hilabete honetako eskaintza ezagutzeko sakatu hemen.

AEDONAREN KIROL ETA OSASUNARI BURUZKO V. JARDUNALDIA
AEDONAk bere V. Kirol eta Osasun jardunaldia antolatu du, datorren asteazkenean, azaroaren 10ean, Iruñeko CIVICANeko auditorioan.
Hitzaldien programa ezagutzeko, sakatu hemen.
Informazio gehiago jardunaldiaren webgunean eta izen-emateak doan:
https://www.aedona.es/eu/koj-2021/

UDAKO ALDAGELAK FUTBOL-ZELAIKO HARMAILA AZPIAN
Datorren larunbatean, azaroaren 13an, 12:30etik aurrera, inaugurazio ekitaldia egingo da aldagela berriak ezagutu nahi dituzten bazkide guztientzat. Ondoren, errekako jantokiko sutegietan pintxo bat eta edari bat eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei, eguraldiak uzten badu.