GAURKOTASUNA AZAROAREN 19AN

GAURKOTASUNA AZAROAREN 19AN

Nov 19, 2021

2021-2022 GABONAK
Data hain seinalatu hauetarako prestatu den programazio bereziaren berri emango dugu. Jarduera guztiak osasun-araudira egokituta egongo dira. Gabonetako egitaraua ezagutzeko sakatu hemen.

ASTEBURUKO AGENDA
– Zinema familiarra:

Bihar larunbata, 18:00etan,0 aretoan “Los Croods, una nueva aventura” filma proiektatuko da.
– Beisbola:

Beisboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Futbola:

Futboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Igeriketa:

Bihar, larunbata, 17:00etatik Aurrera Iruñeko Igeriketa Klubak Nafarroako Kirol Jokoetako Haur Ligako 2. Jardunaldia hartuko du. Haur mailako Amayako igerilariek 400 metroko, 200 metroko eta 4×50 metroko probetan parte hartuko dute.
– Waterpoloa:

Larunbat honetan, azaroak 20, 19:30tan C.D. Waterpolo Navarra – C.N. Echeyde partida jokatuko da. Hori dela eta, 50 m-ko igerilekua 18:00etan itxiko da, instalazioa prestatzeko.

GAUR ROKODROMOAZ HITZ EGINGO DUGU
Gogoratzen dizuegu, azaroaren 25ean, osteguna, 19:00etan, Areto Sozialean, bazkideen eta Batzordearen arteko topaketei ekingo zaie, interesa eta gaurkotasuna duten gaiak jorratzeko. Kasu honetan, eraikin berriaren rokodromo-proiektua aurkeztuko da.
Eskaladaren munduan interesa duten pertsonen zerrenda bat egiteko, bertaratzea berresteko eskatzen da APParen bidez edo webgunean, azaroaren 25eko jardueren atalean.
Bazkideek emandako iritziak eta hobekuntzak jasoko dira.
Joatera animatzen zaituztegu!

UDAKO ALDAGELAK FUTBOL ZELAIKO HARMAILEN AZPIAN
Larunbat arratsaldetik aurrera, futbol atala aldagela berriak erabiltzen hasi zen. Amaya KH eskerrak eman nahi ditu obraren emaitzagatik jaso diren zorion-mezuengatik. Birmoldaketaren bilakaera ezagutarazteko bideo bat prestatu da. Bistaratzeko sakatu hemen.
Inaugurazio ekitaldian, futbol sailak Ruben Eslavari, Iñaki Eslavari eta Iñigo Pardori azken urteetan futbolarekin izan duten dedikazio handiari merezitako aitorpena egin zioten.

ZERO KUOTA
“Zero kuota” programaren bidez, Aedonako klubetako bazkideek precio bereziak, promozioak edo eskaintza zehatzak eskura ditzakete Nafarroako 20 lagun-establezimendutan baino gehiagotan.
Establezimendu horiek abantailak eskaintzen dituzte elikaduran, osasunean eta estetikan, zerbitzu eta enpresa-produktuetan, dekorazioan, atseden hartzeko sistemetan, ehungintzan eta aisian. Establezimenduak ezagutzeko sakatu hemen.