ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Paintball:
Bihar, larunbata, Paintball jarduera patinodromoan burutuko da, Gaztea naiz, programaren barruan.
Izena eman duten pertsonek talde bakoitzaren joko-ordutegiak ezagutu ditzakete hemen klik eginez.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 653 973 759 telefonora.
GABONETAKO PROGRAMAZIOA
Gabonak gerturatzen ari dira eta egun seinalatu hauetarako egitarau bat prestatu da: kanpamendu ludikoak, futbol kanpamentuak, kirol jarduerak, gabonetako jaia, magia, zinema, antzerkia eta ipuin kontalariak familia osoarentzat.
Kanpamentuetan zein irristaketa-jardueretan izena emateko epea datorren astelehenean, azaroaren 20an, irekiko da, 10:00etan, eta abenduaren 15ean amaituko da, 19:00etan edo plazak amaitutakoan. Izen-emateak online, bulegoan edo 948 24 65 94 telefonora deituz egin ahal izango dira.
Programazioa ezagutzeko sakatu hemen.
PILOTALEKUETAKO ARGIZTAPENA ALDATZEA
Hiru pilotalekuetan LED argiztapen-foku berriak instalatzeko lanak mantentze-taldeak amaitu ditu.
Hobekuntzak 22.741 €-ko kostu ekonomikoa izan du, eta horietatik 13.644 € Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko ditu, “Ayudas a entidades sin ánimo de lucro para la transición energética” programaren bidez.
GIMNASIOAN ARGIZTAPENA ALDATZEA
Datorren astean gimnasioko argiztapena aldatuko da.
OSTALARITZA
Karta ezagutzeko sakatu hemen.
Menua ezagutzeko sakatu hemen.
