ASTE SANTUKO PROGRAMAZIOA
Kanpamentu Ludiko eta kiroletarako, futbol-kanpamenturako eta beisboleko kanpamenturako oraindik ere plaza libreak geratzen dira. Izena emateko epea apirilaren 15era arte luzatzen da, adingabearen profilarekin online erreserba eginez edo 948 24 65 94 telefonoan. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
ASTEBURUKO AGENDA
– Zinema familiarra:
Bihar, 18:00etan, 0 aretoan, “Bebé jefazo” filmaz gozatu ahal izango da.
– Beisbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Futbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Igeriketa:
Bihar larunbata igeriketako NKJ Nafarroako Haur Ligako 5. Jardunaldia ospatuko da. 17:00etan C. Campoamorreko igerilekuan (Tutera), 200m braza, 200m tximeleta eta 4×100 estiloko erreleboetan, 8 igerilari mutil eta 24 igerilari neska parte hartuko dute. Gainera, apirilaren 9tik 13ra Malagako Virgen del Carmen Udal Igerilekuan, 5 igerilari eta bere entrenatzailea Espainiako Igeriketa Absolutuko Openean eta Espainiako Junior Txapelketan lehiatuko dira.
OSTALARITZA
Asteburuko menua eta ostalaritza zerbitzuaren iradokizunak ezagutzeko klikatu hemen.
Gogorarazten dizuegu askotariko ogitartekoak, konboak, plater konbinatuak eta gure behi-hanburgesa bereziaK ditugula.
KIROL LORPENAK
– Gimnasia artistikoa:
Pasa den igandean, San Juan Kirol Elkarteak NKJ jauzien eta paraleloen lehen fasea hartu zuen eta Amayako gimnastek emaitza hauek lortu zituzten:
– VO1: Laiotz Fernandez, txapelduna jauzian eta paraleloetan.
– VO4: Paula Navallas, txapelduna jauzian eta paraleloetan. June Beorlegui, azpitxapelduna jauzian eta paraleloetan.
– VO5: Nerea Sainz, azpitxapelduna jauzian eta txapeldun paraleloetan.
– VO7: Irene Huarte, txapelduna jauzian eta azpitxapelduna paraleloetan. Leyre Garmendia, azpitxapelduna jauzian eta txapeldun paraleloetan.
– VO8: Irati Eslava, txapelduna jauzian eta azpitxapelduna paraleloetan. Aintzane Pardo, azpitxapelduna jauzian eta txapeldun paraleloetan. Elena Escolar, hirugarrena jauzian eta paraleloetan.
– 1. oinarria: nora Soria, azpitxapelduna jauzian. Ariane Prieto, hirugarrens jauzian.
– 2. oinarria: aroa Lezaun, hirugarrena jauzian.
– 8. oinarria: Carmen Mendoza, txapeldun paraleloetan eta Maria Guibert, azpitxapelduna paraleloetan eta jauzian.

– Igeriketa Masterra:
Joan den larunbatean, Igeriketa Masterreko taldeak beste poz bat eman zigun, oraingoan Logroñon, Rivalia Igeriketa Klubaren IV Sarian. Txanda mistoetan, banakako 6 domina, lehen eta hirugarren postu bana eta sailkapen bateratuan merezitako hirugarren postua. Pilak kargatuta dituzte hurrengo txapelketa prestatzen. Enhorabuena! Zorionak!

– Irristaketa:
Joan den asteburuan parte hartze handia egon zen Gijongo Europako Kopan. Nabarmentzekoa da Nerea Ceballosek lehen postua lortu zuela haurren kategorian eta Hugo Bretonek gazteen kategorian.

HASIERAKO ONARPENA EMAN ZAIO IRUÑEKO UDALAREKIN 2001EKO HITZARMENA ALDATZEARI
Atzo, osteguna, Iruñeko Udalbatzak hasiera batean guztien adostasuna lortu zuen 2001ean Amaya Kirol Hiriarekin sinatutako hirigintza hitzarmenaren aldaketari.
Azken urteotako Ohiko Batzarretan aurreratu den bezala, aldaketaren helburua Belosoko Erripako aldapari eustea da. Aldapa horri esker, ibilgailuekin barrura sar daiteke, eta Arga pasealekura arteko bideari jarraipena emango zaio.
Akordioak 2001eko hitzarmenean zehaztutako Arga ibaiaren ertza egokitzea ere jasotzen du.
Behin onartuta, beharrezkoa izango da udal-mugak eta klubaren instalazioen mugak erregularizatzea, eragindako hirigintza-eremuak birdefinitzeko.
Hurrengo Ohiko Batzarrean, maiatzaren 7an, informazio gehiago helaraziko da.
