GAURKOTASUNA APIRILAREN 5EAN

GAURKOTASUNA APIRILAREN 5EAN

Apr 5, 2023

ASTE SANTUKO AGENDA
–
 Futbol Federazio Kopako partida:
Bihar, apirilaren 6a, osteguna, 17:00etatik aurrera, Amaya Kirol Hiriko futbol zelaian, Futbol Federazio Kopako finala jokatuko da CD Zirauki eta Beti Onak taldeen artean. Bertaratzen diren guztientzat sarrera doakoa izango da.
–
 Zinema: “Go Fish. Salvemos el mar”
Apirilaren 8an, larunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 0 aretoan, “Go Fish. Salvemos el mar” filma proiektatuko da.
-Antzerkia: “El misterio de la casa encantada”

Apirilaren 11n, asteartea, 18:00etan, 0 aretoan, Teatro Firulete konpainiak txotxongilo ikuskizuna eskainiko du: “El misterio de la casa encantada”.
– Botxen jokoa ezagutu:

Botxen sailak doako ikastaro bat antolatu du apirilaren 11n eta 13an, 17:00etatik 18:30era, botxen lokalean, gure herriko jolas entretenigarri hau ezagutzera emateko.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: daniel.astrain@gmail.com
-Boulderren eskalatzen ikasi:

Apirilaren 11n, asteartea, eta 13an, osteguna, 17:30etik 19:30era, monitorea adin guztietarako instalazio berria ikasten laguntzeaz arduratuko da. Katu-oinak eraman beharko dira.

ZUZENDUTAKO JARDUERAK ETA BONUA
Gogoratu Aste Santuan, apirilaren 6tik 16ra, biak barne, ez dela jardueren eskolarik izango.
Spinning birtualeko saioek eskuragarri jarraituko dute. Ordutegiak ezagutzeko sakatu hemen.

ASTE SANTUKO ORDUTEGIAK (apirilaren 6tik 10era)
–Instalazio orokorrak:
Igandetik ostegunera 08:00etatik 22:00etara.
Ostiraletan 08:00etatik 00:00etara.
Larunbatetan 08:00etatik 01:00etara.
Instalazioetara 22:00ak arte sartu ahal izango da.
Egun horietan, eguneko sarrerak, astelehenetik igandera bitarteko sarrera lagunak (10 €), Txokorako sarrerak (5€ 2 urtetik gorakoentzat) eta urtebetetze aretoa (5€ 12 urtetik gorakoentzat) erabili ahal izango dira.
-Bulegoa, ludoteka y liburutegia:
Itxitak egongo dira.
-Ostalaritza:
Ostegunetik igandera 10:00etatik 00:00etara. Astelehenean 10:00etatik 22:00etara.
-50M-ko igerilekua:
Apirilaren 6tik 16ra, biak barne, 50M-ko igerilekua itxita egongo da, igerileku horren ura aldatu behar dugulako.

OHIKO BATZAR OROKORRA
Indarrean dauden Estatutu Sozialen 48. artikuluaren arabera, AMAYA KIROL HIRIKO lehendakariak BAZKIDEEI OHIKO BATZAR OROKORRERA deitzen die. Batzar hori apirilaren 29an, larunbata, izango da, egoitza sozialean (Beloso kalea, z/g), goizeko 09:30ean, lehengo deialdian, eta 10:00etan bigarrenean, honako honekin:

Ohiko Batzarraren gai-zerrenda
1. Lehendakariaren txostena.
2. 2022aren jardueren memoria.
3. Aurreko ekitaldiaren kitapena. 2022aren diru sarrera eta gastu kontuen proposamena eta bere kasuan onespena.
4. 2023rako jardueren egitaraua.
5. Proposamena eta, bere kasuan, 2023rako mantenu kuoten onespena.
6. Proposamena eta, bere kasuan, 2023rako diru sarrera eta gastu aurrekontuaren onespena.
7. Zuzendaritza Batzordeko kide berri bat bere karguan berrestea.
8. Galde-eskaerak.

Ohar honen argitalpenaren ondoren, apirilaren 29ko Batzarrean aztertuko diren gai ekonomikoei buruzko informazioa Amayako bulegoetan bazkide guztientzat eskuragarri izango da.
Ezinbestekoa ez bada ere, apirilaren 28ko (ostirala) 12:00ak baino lehen izena ematea eskertzen dugu, “C.D. Amaya” aplikazioaren bidez.
Batzarra hobeto antolatzeko, akreditazioa apirilaren 28a baino lehen baieztatu beharko da.