ASTEBURUKO AGENDA
-Ipuin kontalaria: “La fábrica de palabras”
Larunbatean, 18:00etan, 0 aretoan, “La fábrica de palabras” ipuin kontalariaz gozatu ahal izango da. Une oro osasun-prebentzioari buruzko araudia beteko da: maskara, distantziak eta aireztapena.
-Beisbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
-Futbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Gimnasia artistikoa:
Igandean Nafarroako Kirol Jokoen 1. fasea ospatuko da Donibane Kirol Elkartearen instalazioetan. Oinarrizko zein bide olinpikoko kategoria guztiek parte hartuko dute. Jauzi eta paralelo aparatuetan lehiatuko da. Kategoria bakoitzaren ordutegiak ezagutzeko sakatu hemen.
-Igeriketa:
Bihar larunbata promesen Nafarroako Ligako 6. jardunaldia ospatuko da. Tuterako Arenasetako igerilekuak, 10:00etatik aurrera Benjamin kategoria hartuko du, Amayako 11 igerilari mutil eta 10 igerilari neska parte-hartzearekin. 17:00etatik aurrera, Alebin mailako 7 igerilari mutil eta 8 igerilari neska lehiatuko dira Tafallako Udal igerilekuan.
KIROL ALBISTEAK
– Igeriketa artistikoa:
Asteburu honetan, gure igeriketa artistikoko taldeak teknifikazio bat egin du Nerea Sánchezekin, haur mailako selekzio nazionaleko entrenatzailea eta Igeriketa Artistikoko Espainiako Federazioko koordinatzailea. Lehorrean zein igerilekuan ikasteko jardunaldiek gure kluba kirol honetan hazten jarraitzea eragin dute.

IRUÑEKO UDALAREKIN 2001EKO HITZARMENA ALDATZEKO ESKAERA EGIN DA
Joan den asteazkenean, gerentziak eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeak Amaya Kirol Hiriarekin 2001ean sinatutako Hirigintza Hitzarmena aldatzeko dokumentua aztergaien zerrendan sartu zuten eta hurrengo udalbatzarrean onartu beharko da.
Azken urteotako Ohiko Batzarretan aurreratu den bezala, aldaketaren helburua Belosoko Erripako aldapari eustea da. Aldapa horri esker, ibilgailuekin barrura sar daiteke, eta Arga pasealekura arteko bideari jarraipena emango zaio.
Akordioak 2001eko hitzarmenean zehaztutako Arga ibaiaren ertza egokitzea ere jasotzen du.
Behin onartuta, beharrezkoa izango da udal-mugak eta klubaren instalazioen mugak erregularizatzea, eragindako hirigintza-eremuak birdefinitzeko.
Hurrengo Ohiko Batzarrean, maiatzaren 7an, informazio gehiago helaraziko da.
ETEKINA ATERA GIMNASIOKO MAKINEI
Gimnasioko makina berriek pantaila interaktiboak dituzte, bi appen bidez jarduera fisikoa sinkronizatzeko:
Mywellness: MOVERGYren bidez, jarduera-maila eta bizi-estiloa aztertzen dira, aktiboagoa izateko. MOVEen bidez, jarduera lagunekin aldera daiteke eta erronka dibertigarriak plantea daitezke.
Technogym: TECHNOGYM COACH programaren bidez, helburuetara egokitutako programa pertsonalizatua sor daiteke, emaitzak azkar lortuz (fitness, kirola, osasuna eta bizimodua).
Appak zure gailuan deskargatzeko, Play Store (Android) edo App Store (iOS) ataletara sartu behar zara, “Mywellness” edo “Technogym” bilatu eta deskargatu.
Gainera, Bluetootharen bidez beste aplikazio batzuekin konektatzeko aukera dago: Fitbit, Garmin, Polar, etab.
Makinek hizkuntza desberdinetan irakurtzeko aukera ematen dute. Erantzunaren zain, Euskara sartzeko eskatu da.
