2021-2022 NEGUKO JARDUERAK ETA BONUA
Gogoratzen dizuegu Aste Santuan, apirilaren 14tik 24ra, biak barne, ez direla jarduerarik egongo.
ASTE SANTUKO ORDUTEGIAK (Apirilaren 14tik 18ra)
– Instalazio orokorrak:
Igandetik ostegunera, 08:00etatik 22:00etara. Ostiralean, 08:00etatik 00:00etara. Larunbatean, 08:00etatik 01:00etara.
Instalazioetara 22:00ak arte sartu ahal izango da.
-Bulegoa, ludoteka eta liburutegia:
Itxita egongo dira.
-Ostalaritza:
Ostegunetik, hilak 14, igandera, hilak 17, 10:00etatik 00:00etara.
Astelehena 18, 10:00etatik 21:00etara.
Ostalaritza zerbitzuaren menuak ezagutzeko sakatu hemen.
Gogorarazten dizuegu askotariko ogitartekoak, konboak, plater konbinatuak eta gure behi-hanburgesa bereziaK ditugula.
OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA
Indarrean dauden Estatutu Sozialen 48. artikuluaren arabera, AMAYA KIROL HIRIKO lehendakariak BAZKIDEEN OHIKO BATZAR OROKORRA deitu du. Batzar hori maiatzaren 7an, larunbata, izango da, egoitza sozialean (Beloso kalea, z/g), goizeko 09:30ean, lehengo deialdian, eta 10:00etan bigarrenean, honako gai-zerrendarekin:
- Lehendakariaren Txostena.
- 2021aren jardueren memoria.
- Aurreko ekitaldiaren kitapena. 2021aren diru sarrera eta gastu kontuen proposamena eta bere kasuan onespena.
- 2022rako jardueren egitaraua.
- Proposamena eta, bere kasuan, 2022rako mantenu kuoten onespena.
- Proposamena eta, bere kasuan, 2022rako diru sarrera eta gastu aurrekontuaren onespena.
- Galde-eskaerak.
Ohar honen argitalpenaren ondoren, maiatzaren 7ko batzarran ikusiko diren gai ekonomikoei buruzko informazioa Amayako bulegoan bazkide guztientzat izango da eskuragai.
Batzarraren edukiera antolatzeko, akreditazioa maiatzaren 5a baino lehen baieztatu beharko da.
ASTEBURUKO AGENDA
– Eskulanak familian:
Oraindik ere lekua dago, liburutegian, larunbatean 18:00etan familian egingo den eskulanen saiorako. Udaberrira bideratutako eskulan bat egingo da.
Bertaratzeko, beharrezkoa da Apparen bidez erreserba egitea haurraren erabiltzailearekin (3-12 urte), gehienez ere bi pertsona helduekin batera.
KIROL LORPENAK
– Irristaketa:
AMAYA KHko irristaketa taldeak, beste behin ere, momentuko talderik onenetakoa dela erakutsi du, aurreko asteburuan Iruñeko Antoniutti zirkuituan Nafarroako Zirkuituko Irristatze Txapelketan emaitza bikainak lortuz, gure 40 irristalarien parte-hartzearekin.
Taldeak guztira 35 domina lortu zituen, eta honela banatu ziren: 12 urre, 13 zilar eta 10 brontze, Txantreako taldearen atzetik, bigarren talderik sarituena gara.

– Padela:
Pasa den asteburuan, Amayako adingabeen taldeak azpitzapelduna izan zen Nafarroako Txapelketan, San Juan Kirol Elkartearen pistetan ospatu zena. Zorionak kirolarientzat, eskerrak euren familien laguntzari eta Mikel López eta Fede Pognante teknikarien dedikazioari!

TAILERRA: “BIZKARREKO MINA. AURRE EGITE AKTIBOA”
Zure kabuz eta betiko, zure bizkarreko minak maneiatzen eta gainditzen ikasi, minaren seinalea eragiten duten barne-mekanismoak ezagutuz eta mugimenduari esker minaren ondorioz galdutako funtzioak berreskuratzeko.
Tailerra, Ibai Barónek (lesioen eta patologien tratamenduen zerbitzuaren arduraduna) eta Dinamikak (minean adituak diren fisioterapeutak) emango dute.
Tailerra apirilaren 29an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara Areto Sozialean izango da. Tailerraren prezioa 20€-koa izango da Amayako bazkideentzat eta 30€-koa bazkide ez direnentzat.
Tailerrean izena emateko, info@remuevetudolor.com helbidera mezu bat bidali edo Ibairekin harremanetan jarri (Telefonoa: 630 001 673).
