22-23 NEGUKO JARDUERAK ETA BONUAK
Abuztuaren 29an, astelehena, bazkideentzako 2022-2023 kirol eta kultur jardueretan izena emateko epea hasiko da, irailaren 4ra arte, igandea. Webgunetik edo App-etik eskaerak egiteko, jarduera egin nahi duen pertsonaren erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu behar da (adingabeek beren profilarekin egin beharko dute). Epe horretan, eskabide guztiak jasotzen dira eta izena emandakoak plaza baino gehiago badira, zozketa egingo da.
Bete gabeko plazak badaude, bazkide ez diren pertsonek eta nahi duten bazkideek izena eman ahal izango dute irailaren 5etik 9ra, telefonoz edo bulegoan bertan. Epe horretan, plazak izen-ematearen ordenaren arabera beteko dira.
Dokumentu osoa deskargatzeko sakatu hemen.
UDAKO AGENDA
– Abuztuak 26,ostirala:
Pailazoen ikuskizuna. Kollins Clown. 18:00 – 3. pilotalekua.
– Abuztuak 27, larunbata:
Puzgarriak. Disniruña. 11:00-13:30 eta 16:30-19:00 – Patinodromoa eta igerilekua.
Dj Improaudio. 22:00 – Udako terraza.
– Abuztuak 28, igandea:
Yinkana. Aisialdiko monitoreak. 18:00 – Urtebetetze aretoa.
AMAYA BUS, AISIALDIKO MONITOREAK ETA AUTOZERBITZUA
Igande honetan, abuztuaren 28an, autobus, aisialdiko monitore eta autozerbitzu zerbitzuak bukatuko dira.
TXOSNA (FUTBOL-ZELAIA)
Azkenean, txosna irailaren 4ra arte zabalik egongo da, astelehenetik igandera, 13:00etatik 19:30era.
UDAKO BONUAK
Gogoratzen dizuegu, udako bonuak datorren irailaren 11n iraungiko direla.
URTEBETETZE ARETOA
Dagoeneko gaituta daude urtebetetze-aretoko erreserbak, irailaren 12tik aurrera.
Araudia ezagutzeko sakatu hemen.
