NEGUKO JARDUERAK ETA BONUAK
Irailaren 13an, astelehena, hasi eta ekainaren 10ean, ostirala, amaituko den 2021-2022 kirol eta kultur jardueren programazioa bazkide guztien eskura dago.
Bazkideentzat (helduak eta adingabeak), izena emateko epea abuztuaren 30etik irailaren 5era izango da. Bete gabeko plazak badaude, bazkide ez diren pertsonek irailaren 8tik 10era izena eman ahal izango dute.
Dokumentu osoa deskargatzeko, sakatu hemen.
Proba jarduerak
Maria Jose Andresek ematen duen “Bungee workout” jardueraren berri izan nahi dutenek proba batera joan daitezke abuztuaren 24an (asteartea), 17:00etan (1h) edo abuztuaren 26an (osteguna), 17:30ean (1h), lehenengo aretoan. Jarduera antolatzeko, bertaratuei aretora gutxienez 15 minutu lehenago iristeko eskatzen dizuegu. Era berean, abuztuaren 23an, astelehena, 19:00ean (30′) edo 19:30ean (30′), lehenengo aretoan, “Gun-ex Training system” jardueraren berri emango da, Dani Beorlegui monitorearekin. Bi jardueretara joateko izena eman dezakezu app-aren bidez, webgunearen bidez edo harreran.
Ostiralean, hilak 27, 17:00etatik 18:00etara, jarduera ezagutu nahi dutenentzat, igeriketa artistikoko proba saio bat egingo da 50 m-ko igerilekuan. Ikastaroa irekia izango da eta ez da izena eman behar.
2021 UDA
Aisialdiko agenda
– Gaur, 18:00etan, lehenengo pilotalekuan, Circo Dabitxi konpaniaren, “La máquina y yo” ZIRKUA izango da.
– Larunbatean bertan, 22:00etan udako terrazan, “No more blues” taldearen MUSIKAz gozatzeko aukera dago.
– Igandean, 18:00etan, urtebetetze aretoan, aisialdiko begiraleek GYNKANA bat antolatuko dute.
–Astelehenean, hilak 23, 22:00etan, areto sozialean eta udako terrazan, OSASUNA-CELTA partida eskainiko da.
–Asteartean, hilak 24, 18:00etan, txoko atzeko berdegunean, Ines Bengoaren IPUIN-KONTAKETEZ gozatzeko aukera izango da.
– Asteazkenean, hilak 18, hiru txandatan 17:00etan (txanda berria) 18:00etan eta 19:00etan, PADDLE SURF: ARGA IBAIAZ GOZATU beisbol zelaiaren atzealdean dagoen behin-behineko ontziralekuan. Txanda berrian parte hartzeko izena eman dezakezu app-aren bidez edo harreran.
–Eskari handia dela eta, PADDLE SURF: ARGA IBAIAZ GOZATU jarduera ostegunera, hilaren 26ra, zabaldu da, bi txandatan (17:00etan eta 18:00etan). Parte hartzeko, app-aren bidez edo harreran izena eman dezakezu.
– Ostegunean bertan, hilak 26, lehenengo pilotalekuan, 21:00etan, UDAKO ZINEMAren barruan, “Annie” filma proiektatuko da.
Igeriketa saileko udako Espainiako Txapelketak
Espainiako Udako Txapelketetan, 11 domina lortu dituzte igeriketa saileko igerilariek.
Iranzu Garatek (2010) zilarra eskuratu zuen Tarragonako 100 metroko bizkarreko lehiaketan; Ariadna Malo (2008), Sabadellen, urrea 1500m librean eta hiru plata 800, 400 eta 200m libreetan lortu zituen eta Andrea Gomez (2002) brontzea izan zen Kanariar Uharteetako 200m tximeleta txapelketan. Leire Garate, Amaya Zhou eta Eva Zapateria ere izan ziren txapelketetan.
Azkenik, Asier Eneriz, Itziar Berruete eta Eduardo Lozak parte hartu zuten Sedaviko (Valentzia) txapelketan eta 5 domina irabazi zituzten.

UR-EREMUAREN, SPA BAINUETXEAREN, SQUASHEKO PISTEN ETA ROKODROMOAREN BERRITZEA ETA HANDITZEA
Azken asteetan, eraikina handitzeko sotoko beheko solairuko horma guztiak egin dira. Gaur egun, ontzi berrien hondoko hormigoizko lauzen enkofratua jartzen ari dira. Gainera, gainezkabideak eta 25 metroko igerilekuaren hondoak egokitzeko lanekin jarraitzen dute.


UDAKO ALDAGELAK FUTBOL-ZELAIKO HARMAILA AZPIAN
Hormen zeramikazko alikatatua jartzen ari da eta instalazioen linea egiten.

